“Txiribiton”, Cuéllar doktorearen gaixoa, belauneko protesi pertsonalizatuarekin.

Txema Vitoria “Txiribitonek” Ricardo Cuéllar traumatologoarekin eta protesi pertsonalizatuarekin bizitako esperientzia kontatu digu, eta baita nola dagoen ere belauneko ebakuntzaz geroztik.

“Aspaldidanik neukan belauna gaizki. Belaunen gainean zama handia eraman dut urtetan, eta duela urte eta erdi inguru ebakuntza egitea pentsatu nuen” azaldu du Txema Vitoria “Txiribitonek”.

Kasualitatez Cuéllar doktorearen inguruan hitz egin zidaten eta haren kontsultara joan nintzenean protesi klasikoei eta protesi pertsonalizatuei buruz informazioa eman zidan. Eta protesi pertsonalizatuak zer ziren azaldu zidanean ulertu nuen belaunera hobeto egokitzen zirela eta horixe zela haien abantailarik handiena.

“Oso pozik nago. Bigarren egunetik belauna kasik 90 gradu tolesten nuen. Ondo egin dit. Eskerrak ematea baino ez zait geratzen” esan du Txema Vitoria “Txiribitonek”

Protesi pertsonalizatuak

Protesi pertsonalizatuak erresonantzia magnetikoko irudien bidez gaixoaren neurrira protesiak fabrikatzea ahalbidetzen duen teknologia berri bat dira. Gaixo horiek orokorrean belauneko edo sorbaldako artrosia jasaten dute, artikulazioa estaltzen duen kartilagoaren higadura eragiten duena.

Teknika horrek prozedura kirurgikoa hobetzea eta azkarrago sendatzea ahalbidetzen du. Policlínica Gipuzkoako Traumatologia Zerbitzuko Ricardo Cuéllar traumatologoak jarritako protesi berriak erresonantzia baten bidez lortutako gaixoaren artikulazioaren aurretiko irudietan oinarritzen dira. Horien bidez, protesiaren fabrikatzaileak posizionamendu-gidak sor ditzake, neurrira egindakoak eta gaixo bakoitzari egokituak.