Lotailu gurutzatua, albokoa eta meniskoa hautsi, Cuéllar doktorearen pazientea

Zeharkaldi luzeak atsegin dituen iraupen ultra luzeko Jaime Caballero igerilari gipuzkoarrak azaldu digu nola dagoen proba batean lotailu gurutzatuan eta albokoan eta meniskoan min hartu eta Policlínica Gipuzkoako Ricardo Cuéllar traumatologoak ebakuntza egin eta gero.

“Abuztuaren 15ean, Zurriolako hondartzatik Kontxaraino egin zen igeriketa-zeharkaldi batean itsasora korrika sartu nintzenean pauso bat gaizki eman eta hondarrean dauden sakanguneetan lotuta geratu nintzen eta lotailu gurutzatua, albokoa eta meniskoa hautsi nituen. Lesioak ez zidan proba amaitzea galarazi, baina Kontxara iristean zangoak irrist egiten zidan eta oreka falta zitzaidan” esan du Jaime Caballerok.

“Berehala joan nintzen Policlínica Gipuzkoako Larrialdietara eta Traumatologian espezialista den Ricardo Cuéllar doktorearengana bidali zidaten. Doktoreak erresonantzia batekin lesioa diagnostikatu zidan”, azaldu du Jaime Caballerok.

Operatu beharra zegoela esan zidan, ez bainuen mugimendurik, herrenka nindoan, ezin nuen belauna tolestu…eta ez nuen une batez ere duda egin. Konponbide bat nahi nuen, eta Ricardo Cuéllar doktoreak eman zidan.

“Esperotakoa bete da eta denborari eta emaitzari dagokienez ezin zitekeen hobeagoa izan. Nahiko azkarra izan zen, eta pozik nago. Kirurgiarekin eta Ricardo Cuéllar doktorearekin guztiz fio naiz” adierazi du Jaime Caballerok.