Herrialde garatuetako lehen heriotza-kausa bihotzean eragina duten bihotz-hodietako gaixotasunak dira. Gaixotasun hauen eragina murrizteko modurik onena gaixotasun hauek aurreikustean datza.

Oraingoz, txekeoek soilik lagun diezagukete bihotz-hodietako gaixotasunak garaiz diagnostikatzen. Egokiena arriskuan diren pertsonek -40 urtetik gorako gizonezkoek eta menopausia igaro duten emakumezkoek- prebentzio gisa bihotzeko txekeo bat egitea litzateke.

Honela, Policlínica Gipuzkoa osasun-zentroak pazientearen bihotz-hodietako sistema miatzeko eta aztertzeko teknologia eta proba medikorik aurreratuenak ditu eskura, pazientearen beharren arabera aukeratzeko: proba ergometrikoak, koloretako eko-dopplerra, eko-transesofagikoa, Hollterra, azterketa hemodinamikoak eta kateterismoa.


Lotutako albisteak

Idoiak, Pelayo Vida Costa Rica 2025 erronkako parte-hartzaile errioxarrak, azterketa medikoa Gipuzkoako Poliklinikan egin du

Proiektuaren hamaikagarren edizioak, Quirónsalud berriro ere Hornitzaile Mediko Ofizial gisa du, eta aurten, bizirik atera diren bost pertsonek Erdialdeko Amerikako herrialdeko oihan, ibai eta sumendien arteko muturreko erronka honi aurre egin beharko diote.


Policlínica Gipuzkoako bihotzeko aditu espezialistek gogorarazten dute gaixotasun kardiobaskularrak direla Euskadiko emakumeen heriotza-kausa nagusia

Ramiro Trillo, Kardiologia Interbentzionistako zerbitzuburua: “Tratamendu hemodinamikoak tratamendu kirurgikoaren aurretik daude paziente gazteentzat ere, eta lehen aukerakoak dira bihotzeko egiturazko patologiak dituzten pazienteentzat”.