Poliklinikako Anestesioligia eta Bizkorketa Zerbitzuko adituek ekipamendurik sofistikatuena dute eskura eta oro har mota guztietako teknika anestesikoak gauzatzen dituzte, arrisku handiko kirurgiako konplexuenak – bihotzeko kirurgia, neurokirurgia eta abar- nahiz errazenak.

Azken urteei dagokienez, gorputzaren eskuladeetako anestesia erregionaleko tekniken garapen handia azpimarra dezakegu, besteak beste analgesia epidurala, iraupen luzeko kateterren bidez eutsitako nerbio-blokeoa, nerbio-estimulazio elektrikoa edo gaixoak berak kontrolatutako analgesia.

Azken hamarkadan Poliklinikako anestesista-taldeek minari aurrea hartzearen aldeko apustua egin dute, horretarako mina prebenituz. Izan ere, benetan uste dugu Gaixoek Ospitalean ez dutela sufritu behar, mina saihets baitaiteke.

Horretarako sortu berriak diren hamaika botika eta mina arintzeko teknikarik modernoenak ditugu.


Lotutako albisteak

“Min kronikoa baldintza ikusezina da, eta Gipuzkoako lau heldutik bati eragiten dio”

Min kronikoak Espainia osoko helduen %25,9ri eragiten dio, hau da, 9 milioi pertsonari baino gehiagori. Euskal Autonomia Erkidegoan kopuru hori antzekoa da, batez ere emakumeetan eta 65 urtetik gorako pertsonetan. Gipuzkoan, kasurik ohikoenak lunbalgia, migraina eta min neuropatikoa dira, eta eragin larria dute bizi-kalitatean, loan, egoera emozionalean eta laneko produktibitatean.

“Ez da beharrezkoa mina jasanezina bihurtu arte itxarotea Minaren Unitatera joateko”, adierazi du Juan Martínez doktoreak, Policlínica Gipuzkoako anestesiologoak. Azaldu duenez, “gure prozeduren %98,7a anbulatorioak dira, eta horrek aukera ematen dio pazienteari egun berean etxera itzultzeko eta hurrengo egunean bizitza normalari ekiteko”.

Lunbalgia da min kronikoaren kausa ohikoena Espainian, eta egoera horretan dauden pazienteen %58,1ari eragiten die. Ondoren migraina (%31,5a) eta min osteoartikularra daude. Patologia horiek sufrimendu fisikoa ez ezik, isolamendu soziala, antsietatea eta depresioa ere eragiten dituzte.

Policlínica Gipuzkoako Min Unitateko anestesiologoak azaldu duenez, gaur egun teknika aurreratuak ditugu, hala nola sakatutako irrati-frekuentzia, neuromodulazioa eta infiltrazio ekobidatuak, mina modu pertsonalizatuan eta eraginkorrean tratatzeko.

Policlínica Gipuzkoan min kronikoaren tratamenduan aditua den Juan Martinezen iritziz, “gaur egun psikologia, fisioterapia eta minaren maneiuan heztea barne hartzen dituen diziplina anitzeko ikuspegia sustatzen da, hala behar izanez gero”. “Tresna egokiekin mina kontrola dezakegu eta garunaren erantzuna birprogramatu eta bizi-kalitatea berreskuratu”, ondorioztatu du Juan Martinez anestesiologoak.


Aurrerapenak min kronikoaren tratamenduan: Policlínica Gipuzkoak hitzaldi ireki bat antolatu du teknika aurreratuenei buruz

“Vivir sin dolor. Innovación y últimos avances en el tratamiento del dolor” Osasun Ikasgela, gaur, ekainaren 19an, osteguna, izango da, 19:00etan, Reale Arenako Auditorioan (2B atea). Sarrera librea izango da lekua bete arte.