Herrialde garatuetako lehen heriotza-kausa bihotzean eragina duten bihotz-hodietako gaixotasunak dira. Gaixotasun hauen eragina murrizteko modurik onena gaixotasun hauek aurreikustean datza.

Oraingoz, txekeoek soilik lagun diezagukete bihotz-hodietako gaixotasunak garaiz diagnostikatzen. Egokiena arriskuan diren pertsonek -40 urtetik gorako gizonezkoek eta menopausia igaro duten emakumezkoek- prebentzio gisa bihotzeko txekeo bat egitea litzateke.

Honela, Policlínica Gipuzkoa osasun-zentroak pazientearen bihotz-hodietako sistema miatzeko eta aztertzeko teknologia eta proba medikorik aurreratuenak ditu eskura, pazientearen beharren arabera aukeratzeko: proba ergometrikoak, koloretako eko-dopplerra, eko-transesofagikoa, Hollterra, azterketa hemodinamikoak eta kateterismoa.


Lotutako albisteak

“Elektrofisiologiak arritmia asko sendatzea ahalbidetzen du, inbasibitate txikiko teknikekin eta arrakasta-tasa altuekin”

  • Jesús Martínez Alday doktoreak, Policlínica Gipuzkoako kardiologo elektrofisiologoak, azpimarratzen du arritmia asko ablazioaren bidez konpon daitezkeela, prozedura seguru eta inbasibitate txikikoa baita.
  • Mapaketa tridimentsionaleko sistemak eta adimen artifiziala txertatzeak bihotz-erritmoaren alterazio horien diagnostikoaren eta tratamenduaren zehaztasuna hobetzen ari da.
  • Espezialistak azpimarratzen du garrantzitsua dela arritmia batekin bat datozen sintomen aurrean goiz kontsultatzea, tratamenduaren arrakasta-aukerak handitzeko.

Bihotzeko kirurgia aldatu egin da: adituek eta pazienteek gaur egun bihotza nola ebakuntzen den azalduko dute hitzaldi ireki batean

  • “Bihar bihotzeko ebakuntza behar duzula esango balizute, zer jakin nahiko zenuke?” Galdera horri eta beste askori erantzungo diete irailaren 24an, ostegunean, 19:00etan, Anoetako Estadioko Auditorioan, Poliklinika Gipuzkoako Osasun Gelen edizio berri batean. Jardunaldiak «Eta zure bihotzak kirurgia beharko balu?» izenburua izango du.
  • Poliklinika Gipuzkoako Bihotz Unitateko bi kardiologok eta bi zirujau kardiobaskularrek gaixotasun kardiobaskularren diagnostikoan, tratamenduan eta errekuperazioan izan diren aurrerapenak azalduko dituzte. Horrez gain, Ramón Roteta sukaldariak bihotzeko ebakuntza baten ondoren bizi izan duen esperientzia partekatuko du.

Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte, eta jardunaldia zuzenean jarraitu ahal izango da Poliklinika Gipuzkoaren webgunearen eta diariovasco.com-en bidez