Imanol, menisko-haustura mintz likidoaren teknika berriarekin tratatuta

Imanol Arteta belaunean mina nabaritzen hasi zen, eta eskia praktikatzearekin lotuta zegoen mina. Policlínica Gipuzkoako traumatologoak –Ricardo Cuellar– eta gaixoak belauneko lesioarekin lotu zuten min hori, kirolean oso ohikoa den lesio batekin, alegia. Alabaina, erresonantzia bat egin ondoren, diagnostikoa izan zen menisko-haustura zuela.

Behin ebakuntza-gelan, Ricardo Cuellarrek ikusi zuen diagnostikoa eragin zuten belauna-zatiak kartilagoaren parte zirela. “Femurraren burua eta errotula kaltetuta nituen”, azaltzen du Imanolek. “Sendagileak gomendatu zidan produktu berri batekin ebakuntza berria egiteko”, jarraitzen du.

Ebakuntzan mintz likido bat ezarri zuten, artroskopia bitartez. Mintzak kartilagoa konpondu eta birsortuko du. Imanolen hitzetan, susperraldia “lotailu bat haustea bezala izan zen, baina belauneko produktua lehortzen utzi behar da”. Hiru hilabetez oina lurrean jarri gabe eta hiru hilabeteko errehabilitazioaren ondoren, Imanolek onartzen du “oso pozik dagoela emaitzarekin”.

Denboraldi honetan asko eskiatu dut, eta ez dut minik izan.