José Antonio Fernández Bihotzaren Unitateko gaixoa

José Antonio Fernándezek urte eta erdi zeramatzan ondoezik, eta, horregatik, Policlínica Gipuzkoara joatea erabaki zuen mina arin ziezaioten. Ohiz kanpoko sintomatologia izan arren, eztarrian ematen zion mina, eta nekatu egiten zen esfortzuzko ariketekin.

Policlínica Gipuzkoako Bihotzaren Unitatean azterketa egin eta gero, Javier Montes kardiologoa konturatu zen José Antoniok zain guztiak itxita zituela eta erabaki zuen arteria erradialaren eta erauzketa endoskopikoaren bidez ebakuntza egitea haren bihotzean sei by-pass jartzeko.

Ebakuntzaren ostean José Antoniok Bihotz Errehabilitazioko Programa egin zuen, bihotzetik operatuak izaten diren gaixoei zuzendutakoa. Programa horrek gaixoei estresa eta antsietatea murrizten eta gaitasun fisikoa areagotzen laguntzen die. Metodo horren bidez gaixoak berriro infartuak jasateko arrisku txikiagoa du eta horrek heriotza-tasa murrizten du.

Mentalki zein fisikoki indarberritzen zara. Uste dut mundu osoa pasa beharko litzatekeela Bihotz Errehabilitazioko Zerbitzutik. Ezinbestekoa da. Mutiko baten pare sentitzen zara.