“Agur negar-jarioari”, Policlínica Gipuzkoako Carlos Saga otorrinolaringologoaren gaixoa.

Itziar Alberdik, Carlos Saga doktorearen gaixoak, azaldu digu jada ez duela negar-jariorik Policlínica Gipuzkoako otorrinolaringologoak egin zion ebakuntzari esker.

“94an sinusitis-operazioa egin zidaten eta berehala hasi nintzen nabaritzen begia malkotan neukala. Baina 2014an likido zuri bat hasi zitzaidan irteten, zorne pixka batekin, eta okulistak Carlos Saga doktorearengana joateko esan zidan Eta hark ebakuntza egin zidanetik ez dut negar-tanta bat ere eduki, ezta lagin gisa hartzeko ere” azaldu du Itziar Alberdik.

Ebakuntzan ez nuen ezer nabaritu. Ez zitzaidan orbanik ere geratu, kanpotik ez baitzegoen zauririk. Dena barrutik egin zidan. Duela hiru urte egin zidaten ebakuntza eta oraindik ez dut negar-malko bat ere sumatu.

Itziar Alberdiren esanetan Carlos Saga doktoreak “sekulako eskua du, badirudi ez zaituela ukitu ere egiten. Ezin hobeto. Nik beti eduki dut entzumen delikatua eta hori ere zaintzen dut. Beti izan diot beldur ikaragarria, eta doktore honekin ikaragarri ondo joan zait. Ondo egin dit”.

Teknika endoskopikoa

Carlos Saga otorrinolaringologoak teknika endoskopikoa erabiltzen du negar-jarioa kentzeko. Kanpo-abordatzerik eta orbanik gabe. Teknika erraza da, eta sudur barruan egiten da. Edozein adinetan egin daiteke, ebakuntza ostekoa erraz jasan daitekeelako eta emaitzak berehala ikusten direlako.