Huescan zauritutako hiru euskal mendizaleetatik bi gaur arratsaldean ospitaleratu dituzte Gipuzkoa Poliklinikan

18:30ean iritsi dira anbulantzian, Zaragozako Miguel Servet ospitaletik.

Gaur, 18:30an, anbulantzia batek Gipuzkoa Poliklinikaren Larrialdi Zerbitzuraino ekarri ditu, Zaragozako Miguel Servet ospitaletik, joan den larunbat arratsaldean Sallent de Gállegoko (Huesca) Balaitus mendiaren Latour arrailean izotz-bloke batzuk gainean erori zitzaizkienean larri zauritutako hiru mendizaleetatik bi.

Armando Segurado traumatologoak, paziente biek dauzkaten lesioak baloratu ondoren, lehen parte medikoan aditzera eman du I.V.G. paziente donostiarrak, 37 urtekoak, haustura anizkuna duela ezkerreko eskuan, eta hori dagoeneko kirschner orratzez tratatu diotela Zaragozan; bilakaera ona izaten ari da, baina oraindik denbora bat eman beharko du ospitalean bertan.

Bestalde, Urnietako J.S.A. mendizaleak, 31 urtekoak, berna-hezurraren haustura irekia dauka, eta datorren ostegunean ebakuntza bat egin beharko zaio, hain zuzen hezurrak behar bezala batzea ziurtatzeko. Segurado doktoreak aurreratu duenez, ebakuntza ostegun arratsaldean egitea dago aurreikusita; honen ondotik, beste parte mediko bat izango da