Sara Martínez: “Gero eta alergia gehiago daude, eta elikaduraren ondoriozkoak dira gehien kezkatzen dutenak”

Gero eta alergia gehiago daude, eta 10 urte baino gutxiagoan biztanleriaren erdiak gaixotasun hori pairatuko du, normalean kroniko bihurtzen baita haurtzaroan agertzen denetik; adinez nagusia izatean ere ager daitezke dena dela. Elikaduraren ondoriozko alergiak areagotu dira batik bat, eta kezkagarria da haurren kasuan bereziki, azken urteetan % 100 baino gehiago igo baita. Alergia hori maiz ematen da udan, hain zuzen ere elikatzeko ohikeria aldatzen dugulako garai horretan.