Policlinica Gipuzkoak giltzurruneko harrien tratamendurako azken teknologia barneratu du

Giltzurruneko litiasia gaixotasun bat da: gernu-aparatuan harriak agertzen dira eta hirugarren patologia urologikorik ohikoena da infekzioen eta prostataren patologiaren ondoren. Policlinica Gipuzkoak giltzurruneko harriak eraginkortasun handiagoarekin tratatu eta litiasia in situ suntsitzen duten gailu berriak barneratu ditu: Ureterorrenoskopio Malgua eta Olhmium Laserra.

Policlinica Gipuzkoak litiasi biliarra tratatzeko barneratu duen tratamendu berriak abantaila asko ditu; izan ere, Gregorio Garmendia urologoak azaldutakoaren arabera “edozein litiasi motari tratamendu integrala egitea ahalbidetzen du, edozein tokitan, eta, gainera, uretraren bitartez, azala zeharkatu beharrik gabe. Halaber, harri-zatiak ateratzea ahalbidetzen du holmium laserrarekin txikitu eta gero”.

Gregorio Garmendiaren esanetan “beste teknika batzuk, talka-uhinen bidezko azalez kanpoko litotriziak esaterako, harriak zatitzen zituzten baina gaixoak gernu egitean kanporatu behar zituen, eta horrek gernu-bidean buxadurak, giltzurruneko kolikoak edo gernu-infekzioak eragin zitzakeen. Aitzitik, teknika berriarekin arrisku horiek ekidingo dira; izan ere, tratamendu berriarekin teknika ezberdinak konbina daitezke baldin eta azala zeharkatzea ezinbestekoa bada beste patologia batzuk tratatzeko, gernu-bideetako neoplasiak esaterako. Dena dela, horrek ez du eraginik izango gernu-aparatuaren funtzionamenduan, eta ospitaleko egonaldia laburra izango da”.

“Tratamendua ebakuntza-gelan egiten da, anestesia epiduralarekin edo orokorrarekin. Prozedura endoskopikoa da, ebakirik gabekoa, eta harriak zatitu eta atera ostean azkar sendatzea ahalbidetzen du, 24 ordutan edo egunean bertan alta emanez” amaitu du esanaz Gragorio Garmendiak.

Gernu-litiasia, giltzurruneko harriak izenez ezagunagoa dena, oso patologia ohikoa da mundu osoan. Kalkulatzen da biztanleriaren % 40ak bizitza osoan zehar litiasiarekin zerikusia duen sintomaren bat edukiko duela: giltzurruneko kolikoak, gernu-infekzioak…edo azterketa edo tresna kirurgikoren bat beharko duela. Gaixoen portzentaje handi batean etengabe emango dira prozesu horiek, eta gaixo horientzat bereziki garrantzitsua da soluzio onak ematen dituzten eta gernu-aparatuaren funtzionamenduan eraginik izango ez duten teknikak aplikatzea”, azaldu du Gregorio Garmendia Policlínica Gipuzkoako urologoak.

Giltzurruneko litiasia gaixotasun bat da: gernu-aparatuan harriak agertzen dira eta hirugarren patologia urologikorik ohikoena da infekzioen eta prostataren patologiaren ondoren. Ureterorrenoskopio malgua eta Holmium laserra sartu izana aurrerapauso garrantzitsua izan da gernu-litiasiaren tratamendurako, ureterorrenoskopioa zurrunaren tresnen osagarriak baitira tratamendu integral bat emateko. Beste era batera esanda, edozein litiasi mota gernu-bidearen edozein tokitan tratatzea ahalbidetzen du” ziurtatu du Gregorio Garmendiak.

Urologoaren esanetan “ureterrenoskopio tradizionalek edo zurrunek litiasi ureteralen tratamendua soilik ahalbidetzen zuten. Aldiz, ureterorrenoskopio malguekin giltzurrun barruko litiasia ere trata dezalegu. Haren erabilpenak bi termino berri sortu ditu: RIRS edo giltzurrun barruko kirurgia atzerakoia eta ECIRS edo giltzurrun barruko kirurgia endoskopikoa abordatze konbinatuarekin”.