Policlinica Gipuzkoak eta Quirónsalud Donostia Eguneko Ospitaleak COVID-19 Ospitale Seguruaren Applus ziurtagiria jaso dute

Policlinica Gipuzkoak eta Quirónsalud Donostia Eguneko Ospitaleak Applus Certification Hospital Seguros COVID-19 zigilua jaso dute.

Applus+ enpresak emandako ziurtagiria lortzeko, bi ospitaleek garatutako protokoloa berrikusi da. Bertan, ingurune fisikoarekin lotutako alderdiak, oinarrizko higiene-neurriak, neurri teknikoak, antolaketa-neurriak, langileen kontrola eta sarbidea kontrolatzeko neurriak egiaztatu dira.

Ziurtagiria onartzeak erakusten du Policlinica Gipuzkoa eta Quirónsalud Donostia Eguneko Ospitalea ingurune seguruak direla. Alderdi hori funtsezkoa da normaltasuna berreskuratzeko eta asistentzia-jarduerara pixkanaka itzultzeko, eta sendotu egiten du bi ospitaleek COVID-19a ez zabaltzeko hartutako konpromisoa.