Paco Biosca

Paco Bioscak, Chelsea FC-ko zerbitzu medikoen buruak, ospitaleko alta jaso du, Policlinica Gipuzkoan bizkarreko ebakuntza egin ondoren.

Paco Biosca (Lleida, 1953), Chelsea FC-ko Zerbitzu Medikoetako burua Donostiara etorri da Policlinica Gipuzkoako Jaime Usabiaga eta Alberto Hernández traumatologoek kanal-estenosiaren ebakuntza egiteko. Ebakuntza aurreko astean egin zen, eta hiru egunera mediku katalanak alta jaso zuten.

Paco Bioscak berak, ebakuntzaren ondoren esan duenez, hauxe azaldu du: “kanal-estenosia nuen duela zenbait urtetik, eta okertzen joan da, ehun metro ibiltzeko zailtasunak izan arte. Gainera, min handia nuen eta medikazio-dosi handia hartzen nuen azken urte eta erdian. Donostiara etorri nintzen, eta infiltrazio batzuk egin nituen, hobetzen lagundu zidatenak, baina, handik gutxira, berdin nengoen. Eta nire lagun Jaime Usabiagak operatzeko esan zidan. Kanaleko nerbioak askatu eta finkatu egin dizkidate. Eta ebakuntza egin eta bi egunera, ibiltzen hasi naiz. Egia da emaitzak hilabeteren buruan baloratu behar direla, baina egia da, halaber, 48 ordura oso ondo zaudenean oso baikor begiratzen diozula etorkizunari”.

Donostian egun batzuk igaro ondoren, Biosca lanera itzuli da iragarpen onarekin; izan ere, egunean zenbait kilometro egiten hasi da eta ibilaldi luzeak egin ditu gure hirian.

Traumatologiako katedradun Jaime Usabiagaren hitzetan, “patologia hori oso arrunta da, eta egunetik egunera ugariagoa da, biztanleen bizitza-luzeragatik. Funtsean, oinez ibiltzeko zailtasuna eragiten du, eta zailtasun hori gero eta distantzia laburragoetan agertzen da; gainera, hanketan mina ere izaten da”.

“Gaur egun —dio Jaime Usabiagak— bizkarrezurreko kirurgian gehien erabiltzen den interbentzio-mota da”.

Paco Biosca lankidearekin bat dator kirurgia honek “ondo egokituta badago, suspertze azkarra eta ikusgarria eskaintzen du kasu gehienetan. Baina arrisku jakin bateko kirurgia da, nahiz eta gaur egun emaitza onen tasa oso handia izan” dio Jaime Usabiagak.

Eta, amaitzeko, Usabiagak dio: “kirurgia behar bezala egokituta dagoenean, emaitza oso ona izaten da, eta pazientea azkar sendatzen da. Gainera, ez da errehabilitazio luze eta zailik behar, ahal den guztia ibili behar da soilik, eta, beraz, bizitza normalera itzultzea oso azkarra da”.

Quirónsalud

Quirónsalud Espainiako ospitale-talde handiena da eta Europako hirugarrena. 35.000 langile baino gehiago ditu 120 osasun-zentro baino gehiagotan, 45 ospitale, 6.800 ospitale-ohe. Teknologiarik aurreratuena eta profesional-talde handia ditu, espezializazio handikoak eta nazioartean ospe handikoak. Zentro hauek ditu, besteak beste: Teknon Zentro Medikoa, Ruber Internacional, Quirónsalud Madrid Unibertsitate Ospitalea, Jiménez Díaz Fundazioa, Bartzelonako Kirón-Osasun Ospitalea, Dexeus Unibertsitate Ospitalea, Policlinica Gipuzkoa eta abar.

Quirónsaludek irakaskuntza (bertako zortzi ospitale unibertsitarioak dira) eta ikerketa mediko-zientifikoa sustatzen lan egiten du (FJDren Osasun Ikerketarako Institutua du, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarako Estatu Idazkaritzak akreditatutako ikerketa-zentro pribatu bakarra).

Era berean, bere laguntza zerbitzua zeharkako unitate eta sareetan antolatuta dago, zentroetako esperientzia metatua eta bere ikerketen translazio klinikoa optimizatzeko. Gaur egun, Quirónsalud 1.600 ikerketa-proiektu baino gehiago ari da garatzen Espainia osoan, eta zentro askok punta-puntako lana egiten dute arlo horretan, eta aitzindariak dira hainbat espezialitatetan, hala nola onkologian, kardiologian, endokrinologian, ginekologian eta neurologian.

Paco Bioscaren testigantza ikus dezakezue bideo honetan: