Poliklinika Gipuzkoak Oinaren Unitate bat dauka Podoactivarekin elkarlanean, munduko aditu nagusienetako bat oinaren zainketan eta oinatzaren azterketa biomekanikoan eta futbol, atletismo, eta golf federazioetako hornitzaile ofiziala. Haren eskuetatik, urtero goi-mailako 1.000 kirolari baino gehiago pasatzen dira, eta Estatu osoko 30.000 gaixo baino gehiago.
Oinaren Unitate berria hirugarren solairuko espaziorik onenetako batean dago, hiri osoaren ikuspegi zoragarriak ditu, eta instalazio modernoak eta argitsuak ere bai, puntako ekipamenduarekin eta zerbitzu-aukera zabalarekin. Oinen ohiko zainketetarako kiropodia-arreta integralaz gain, Oinaren Unitate berriak podologia geriatrikoa, oin diabetikoen zaintza, ibileraren azterketa biomekanikoa, haur-podologia eta barne-zola pertsonalizatuak eskaintzen ditu.
Espainiar Selekzioko, Liverpooleko eta Real Madrileko jokalariek Podoactivaren zainketak jasotzen dituzte, eta haren barne-zolak eraman ere.
Baina Poliklinika Gipuzkoako Oinaren Unitate berriak balio erantsi garrantzitsua eta esklusiboa eskaintzen digu, Podoactivaren esperientziaren eta ospe kontrastatuaren eskutik.
Kirolarien oinak dira gehien sufritzen dutenak, futbol-jokalarienak bereziki, talka izugarriak jasan behar dituztelako ordu luzez. Horiek zaintzea, hortaz, berebizikoa da, eta estatuko eta atzerriko lehen mailako futbol-talde nagusi gehienak aspalditik fio izan dira Podoactivarekin. Horien artean ditugu Espainiako Futbol Selekzioa, Sanitas-Real Madril, Athletico Madril eta Liverpool.
Oinen zainketarako espezializazio-maila handiari eta etengabe berritzeko gaitasunari esker, Podoactivak berezko teknologia eta softwarea garatu ditu ibileraren azterketa biomekanikoa egiteko, eta hortik abiatuta, barne-zola mota ugari diseinatu ditu,oin bakoitzaren 3D azterketaren arabera modu pertsonalizatuan burutzen dituenak.
Horrela, “Elite Sport” barne-zola famatua sortu du, gaur egun hainbat kirol-diziplinako kirolaririk onenek erabiltzen dutena. Izan ere, kirol ezberdinetarako barne-zona espezifikoak diseinatu dituzte, besteak beste: futbola, atletismoa, saskibaloia, golfa, eskia eta txirrindularitza. Espainiar Selekzioko, Liverpooleko eta Real Madrileko jokalariek Podoactivaren zainketak jasotzen dituzte, eta haren barne-zolak eraman ere.
Podoactiva zerbitzuaren eskutik Policlínica Gipuzkoak 3D eskaner batekin egindako zango-babes pertsonalizatuak helarazi dizkie SD Eibar taldeko jokalariei.Hala, igande honetan, Ipuruan arratsaldeko lauetan (16:00) Valentziaren aurkako partidan, Eibar taldea izango da Podoactiva Elite Protection zango-babes pertsonalizatuak estreinatuko dituen lehen euskal taldea.Lehen Mailan dagoeneko Betis, Atletico de Madrid eta Real Madrid taldeek eskularruaren moduan egokitzen diren zango-babes horiek dituzte.
Kirol-azterketak egin dituzten korrikalariak gehien kezkatzen dituena da jakitea proba egiteko baldintza fisiko onean dauden lokomozioaren eta bihotz eta arnasaren ikuspuntutik. Eta, gero, jakitea zer karrera-erritmo mantendu behar duten. Behobia prestatzeko prozesuan patologiak jasan dituzten gaixoak ikusi ditugu, besteak beste oin-zolako fasziitisa, tibia-perostitisa, zinta aren intsertzioan mina eta oin-zolako kuxina, eta horiek guztiak oin-zolako ortesiaren bidez tratatu ahal izan ditugu. Oso pozik gaude gugan fio diren korrikalari horiei guztiei lagundu ahal izan diegulako.
Eibar Kirol Elkarteko Manu del Moral jokalaria otsailaren 2an operatu zuten ezkerreko zigoma-arkuaren haustura batengatik (aurpegiko hezur malarra), eta Poliklinika Gipuzkoak gaur jaso du Gipuzkoako osasun- zentroaren Podoactiva Unitateak harentzako diseinatu eta fabrikatu duen aurpegi-babesa.
Poliklinika Gipuzkoa proiektu berri honetan Podoactivaren eskutik sartu da, enpresa aitzindaria oinen zaintzan eta podologian eta biomekanikan espezializatua.
Poliklinika Gipuzkoak Oinaren Unitatea inauguratu du gaur, PODOACTIVA nazioarteko marka entzutetsuarekin batera. Unitatea Poliklinikaren 3. solairuan dago, eta Euskal Autonomia Erkidegoan oinen zaintzan eta azterketan erreferente bihurtzeko asmoa du. Podoactiva da futbol, atletismo eta golf federazioen hornitzaile ofiziala, eta haren eskuetatik, goi-mailako 1.000 kirolari eta 30.000 gaixo baino gehiago pasatzen dira urtero, Estatu osoan.
Unitate berriaren aurkezpenean, Arantza Atienza Poliklinika Gipuzkoaren medikuntza-zuzendariak azpimarratu du Poliklinikarentzat arrakasta handia izan dela Unitate berriaren lantaldea, Javier Alfarok zuzenduko duena, eta ibileraren azterketa biomekanikoan lortutako diziplina-aniztasuna, espezializazio handia eta hogei urte baino gehiagoko esperientzia egiaztatua nabarmendu ditu.
Javier Alfaroren hitzetan, Podoactiva “bioteknologian oinarritutako enpresa da, eta podologian eta biomekanikan espezializatuta dago. Pertsonen bizi-kalitatea areagotzea du helburu, haien ibiltzeko modua hobetuz, eta, horretarako, gure diziplina anitzeko lantaldearen esperientzia eta ezagutzak eta berrikuntza teknologikoa aplikatzen ditu, diagnostikoak egiteko eta tratamendu pertsonalizatuak diseinatu eta ekoizteko”.
Oinaren Unitate berriak guztiz hornitutako instalazio moderno eta argitsuak ditu, eta zerbitzu-aukera zabala eskaintzen du. Oinen ohiko zaintzetarako kiropodia-arreta integralaz gain, Poliklinika Gipuzkoako Oinaren Unitate berriak podologia geriatrikoa, oin diabetikoen zaintza, ibileraren azterketa biomekanikoa, haur-podologia eta Podoactivaren barne-zola pertsonalizatu famatuak eskaintzen ditu.
Gure bereizgarria
PODOACTIVA barne-zola esklusiboek enpresako ingeniarien lan etengabea aprobetxatzen dute, modu iraunkorrean ikertzen eta garatzen aritzen baitira barne-zoletara aplikatutako berrikuntza bermatzeko.
Alemaniatik esportatutako material esklusibo batekin ekoiztuta daude, ezagutzen ditugun tradiziozko barne-zolak baino mehegoak dira, erosotasuna hobetzen dute, indargetzea bikaina dutenez erantzun dinamiko hobea eskaintzen dute, transpirazio ezin hobea daukate eta oinetako izergarriekin bateragarriak dira, luze irauten dute geometria galdu gabe, eta arinagoak dira. Aldi berean, memoria elastiko eta malgutasun handiagoak dituzte, material termodeformagarriarekin egindakoek baino hobeto mantentzen dutelako jatorrizko forma.
Hala ere, barne-zolak egin aurretik, Podoactivak azken proba bat egiten die hautagaiei, behin betiko emaitzak lortzeko: 3D Scan Sport Podoactiva.Nazioartean patentatu duten 3 dimentsiotako eskaner bat da, eta Podoactivak garatu du esklusiboki.Hain zuzen ere, eskaner hori dute bereizgarri oin-moldeak egiteko beste diagnostiko-sistema fisiko zein birtualen aurrean.
Javier Alfarok azaldu duenez, “gainerako eskanerrak ez bezala (orokorrean oinaren irudia beira baten gainean zapalduz lortzen dutenak), Podoactivan laser bidez oinaren irudi birtuala ateratzen dugu, tentsio doigarria duen mintz elastiko baten gainean zapalduz, eta, horrela, geometria hobea lortzen da, gero barne-zola pertsonalizatuak egiteko”.
Podoactivak Poliklinika Gipuzkoan duen Oinaren Unitateak 3 barne-zola mota dauzka:
– ELITE SPORT:Podoactiva barne-zolen izarra, eliteko kirolariek erabiltzen dutena.
– CONFORT LINE:kalitate handiko barne-zola da, eta Podoactiva Elite Sport baino merkeagoa.Eguneroko bizitzan erabiltzeko tratamendu egokia da.
– ELITE WOMAN: oin eta takoi-altuera bakoitzerako diseinatuta daude, eta mota horretako oinetakoak luze erabiltzean oinetan, aldaketan, belaunetan eta bizkarrean agertu ohi diren arazoak murrizten dituzte, baita lesioak prebenitu ere.
OINAREN UNITATEAK ESKAINITAKO ZERBITZUAK
KIROPODOLOGIA
Oinek behar dituzten zaintza guztiak:
Azkazalak moztea eta leuntzea.
Orbaindutako azkazalak tratatzea.
Maskurrak eta helomak tratatzea.
Oinazpiko garatxoak tratatzea.
Mikosia tratatzea (onddoak).
Hipehidrosia tratatzea (gehiegizko izerdia).
Hidratazioa.
PODOLOGIA GERIATRIKOA
Adinekoentzako tratamendu eta protokolo zehatzak.Oinazpiko ehun adiposoa murrizteagatik sortutako arazoek, deformazio jakinek (juanikoteak, behatzak atzapar forman…), zirkulazio-arazoek, etab. eguneroko jarduerak egiteko eragozpenak eta ezintasuna sor dezakete.
OIN DIABETIKOAREN UNITATEA
Podoactivak oin diabetikoa aztertzeko protokolo bat dauka, urrats hauei jarraitzen diena:
Oina aztertzea.
Doppler bidez odol-fluxua baloratzea.
Presio-mapa egitea presio-plataformaren bidez.
Bahe neuropatikoa (azaleko eta sakoneko sentikortasuna baloratzea).
Hala beharrezkoa denean, ultzerazioak tratatzen ditugu deskarga selektiboak eginez, behin-behinekoak (feltroak) zein behin betikoak (barne-zola pertsonalizatuak).
OINATZEN AZTERKETA BIOMEKANIKOA
Poliklinikaren Oinaren Unitatean honako azterketa hau egiten dugu, Podoactivarekin batera:
Artikulazioak eta giharrak miatzea ohatilan.
Analisi estatikoa presio barapodometrikoko plataformarekin.
Analisi dinamikoa presio barapodometrikoko plataformarekin.
Analisi dinamikoa abiada handian filmatuz. Horrela, giza begiak denbora errealean ikusi ezin ditzakeen anomaliak antzeman ditzakegu.
3D eskanerra, mundu osoan patentatua.
Podoactiva barne-zola pertsonalizatuak.
HAURRAK
Lehen azterketa biomekanikoa egiteko adinik onena 4-5 urte bitartean da, haurrak malformazio akuturik edo ezegonkortasun-sintomarik (askotan erortzea, esaterako) ez badu.
Haurren kasuan, kontsultarako arrazoi nagusiak hauek izan ohi dira: oin valgoak, mina orpoan, oin-puntetan ibiltzea eta ezegonkortasuna. Haur baten zapaltzeko moduak kirolean duen errendimendua eta garapen psikomotor egokia izatea baldintzatzen ditu.