Lucas Eguibar Basque Teameko snowboardlariak Munduko txapelketan lortutako bi zilarrak aurkeztu ditu eta denboraldiko balorazioa egin du Policlinica Gipuzkoan; gainera bertan egin du azterketa medikua

Basque Teameko ‘rider’ak denboraldiaren balantzea egin du eta etxean, Donostian, dagoela aprobetxatuta, azterketa medikua egin diote Poliklinika Gipuzkoa Quironsalud osasun-zentroan, taldeak urte baterako babes-akordioa itxi baitu fundazioarekin.

Lucas Lucas Eguibar pozik azaldu da denboraldi honetan egindako lanarekin; batez ere Sierra Nevadako snowboardcrosseko Munduko txapelketan lortutako bi zilarrekin, bat bakarkako lehiaketan eta bestea taldekakoan, Regino Hernandezekin batera.

Denboraldian goraka egin du. Berak esperotako erregulartasuna eduki ez badu ere, Lucasek Munduko Kopa bi podiumekin amaitu du. Taldeka irabazi zuen Montafoneko Munduko Kopa, Austrian, iazko abenduan, eta bigarren izan zen Feldbergeko Munduko Kopan, Alemanian, aurtengo otsailean.

Munduko azken Kopan, Veysonnaz-en, Suitzan, garaipenetik oso gertu egon da. Eguibarrek badaki zer den han irabaztea eta oraingoan finalera heldu arte txanda guztietan nagusitu eta sasoiko dagoela erakutsi arren, final handian eroriko batek zapore garratzarekin utzi zuen. Israel Planasi, Lucasek Munduko txapelketan parte hartu ostean zendu zen bere teknikariari, omentzeko aukerak ihes egin zion.

Denboraldia ia bukatuta, snowboardlari gipuzkoarrak 2018ko otsailean PyeongChangen, Korean, jokatuko dituzten Jokoetan du jomuga. 2015ean Munduko Kopako sailkapen nagusian jaun eta jabe eta estatuan Kristalezko Globoa lortzen lehena izateaz gain, Lucasek aurreko Neguko Jokoetan ere parte hartu zuen, Sotxin (Errusian) 2014an, zazpigarren tokian bukatuz eta olinpiar diploma eskuratuz.

dra_roussel_lucas_eguibar_olatz_basque_team_0

Basque Team eta Quironsalud-en arteko akordioa

Denboraldia bukatu eta etxera bueltatu dela aprobetxatuta, Lucasi ekokardiograma bat egin diote Policlínica Gipuzkoan, QuironSaludek babes-akordioa sinatu baitu Basque Teamekin urte baterako.

Akordio honi esker, fundazioak aurten bekatuko dituen goi mailako 35 bat kirolariek, osasun zerbitzuak eskaintzen dituen konpainiaren prestazioak jasoko dituzte.

Quirónsalud

Quirónsalud Osasun zerbitzuak eskaintzen enpresa liderra da estatu mailan. Marka gaztea da, IDCsalud eta Quiron markak uztartzen dituena, baina osasuna eta pertsonak zaintzen 60 urteko esperientzia duena.

26.000 profesionalek, eta 6.351 ohe, 368 ebakuntza-gela eta 473 ZIU dituzten 63 osasun-zentrok eta 43 ospitalek osatzen dute bere laguntza-sarea. Biztanle guztientzako kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko konpromisoa ziurtatzen du taldeak profesional onenen, teknologia aurreratuenaren, ikerkuntzaren, formazioaren eta kudeaketa eredu komun baten bitartez.

Pertsonalizazioan, gertutasunean eta gaixoarekiko loturan oinarritutako medikuntzaren ikuspuntua eta arreta bikaina eskaintzen ditu QuironSaludek.

Basque Team

Basque Team Euskadiko Administrazio Orokorrak eta Euskal Irrati Telebista-EITB Erakunde Publikoak egindako ekarpenekin eratutako fundazioa da. 2007an sortua, euskal kirolari ez-profesionalei baliabideak ematea da bere xedea, nazioarteko goi mailako lehiaketetan parte har dezaten.

Urtero bekak eskatzeko epea zabaltzen da eta administrazio esparruan, eta esparru biomediko eta teknikoan azterketa zorrotzak igaro ondoren, bekak esleitzen dira. Bekatutako kirolariek emaitza bikainak, goi mailakoak izan behar dituzte.

Basque Teamek laguntza ekonomikoak, teknikoak, biomedikoak, psikologikoak eta irudi eta komunikazioarekin lotutakoak eskaintzen die kirolariei. Modalitate olinpikoak eta ez olinpikoak hartzen ditu beregain, olinpikoek lehentasuna duten arren. Kirol egokitua ere hartzen du bere barne.

Rio de Janeiron urrezko domina bat eta 14 diploma lortu zituzten Basque Teameko kirolariek Olinpiar Jokoetan eta zilarrezko domina bat, brontzezko bat eta diploma bat Paralinpiar Jokoetan.

Goi mailako kirolariei bekak emateaz gain promesekin eta teknifikazio proiektuekin egiten da lan Basque Teamen etorkizuneko talentuak bilatzeko. Aurten fundazioak 10 urte beteko ditu.