“Garrantzitsua da jakien kopuruak ondo kalkulatzea, ura edatea eta gehiegikeriak konpentsatzeko barau egiteko akatsa ekiditea”

“Dietan egiten ditugun gehiegikeriak konpentsatzeko akats ohikoenetako bat barau egitea da, baina ez da batere ideia ona eta ekidin beharko litzateke. Garrantzitsua da bost otorduak mantentzea eta kaloria gutxiko elikagaiak hartzea, esaterako saldak, frutak eta barazkiak, eta proteina garbiak, arrainak edo haragi zuriak kasu”, adierazi du Eider Sánchez Policlínica Gipuzkoako nutrizionistak.

Gabonak datoz eta denok segurutzat hartzen dugu kilo batzuk hartuko ditugula data horietan. Eider Sánchez Policlínica Gipuzkoako nutrizionistak jarraibide batzuk ematen dizkigu Gabonetan ere gure burua zain dezagun. “Garrantzitsua da elikadurari eta ariketa fisikoari dagokionez Gabonetan ere ohitura osasungarriak izaten jarraitzea. Egun batzuetan gehiago jaten bada ere, otordu guztiak egiten eta ohiko ordutegia mantentzen saiatu behar gara” azaldu du Eider Sánchezek.

Nutrizioko espezialistaren hitzetan, “gehiegikeria baten ostean beti jan ditzakegu elikagai garbigarriak edo kaloria gutxiagokoak, esaterako saldak, barazki egosiak, arrain zuria egosita edo plantxan eta jogurt gaingabetuak”. “Oso garrantzitsua da ‘gehiegikeriak’ egun garrantzitsuenetarako uztea. Gainontzeko egunetan dieta orekatua eta bizitza-estilo osasungarria mantendu behar ditugu, eta ez ditugu frutak eta barazkiak ahaztu behar. Ananek edo papaiek azukre gutxi dute, diuretikoak dira eta haien digestio-entzimei esker digestioa egiten laguntzen digute” esan du Eider Sánchecez.

Halaber, espezialistak honela azpimarratu du: “Mahaian esertzean zer jan behar dugun pentsatu behar dugu. Saiatu behar gara kopuruak kontrolatzen eta platerak normalean baino gehiago ez betetzen. Aniztasuna eta neurritasuna dira gakoak”. “Eta ez gara ahaztu behar edari alkoholdunen kopurua kontrolatzeaz. Kaloria huts asko dituzte eta organoei eragiten diete, gibelari adibidez. Halaber, otorduetan ura edan behar da” azaldu du.

Menuak antolatzea

Eider Sánchezek azaldutakoaren arabera “oso gomendagarria da menuak eta erosketa aldez aurretik antolatzea, beharrezko elikagaiak eskura eduki eta jango den kopurua bakarrik kozinatzeko. Modu horretara ez dugu etxean janari-hondarrik edukiko Gabonetan zehar. Gainera, lehen plater arin batzuk presta daitezke: entsaladak, itsaski egosia, gihar-hestebeteak, zainzuriak, barazkiak…” Azkenburukoei dagokienez, Policlínica Gipuzkoaren nutrizionistak azkenburukoak etxean egitea gomendatzen du, kalorien eta azukreen kopuruak murritz ditzakegulako haien ordez fruktosa edo kaloria gutxiko edukloratzaileak erabiltzen baditugu.

Gainera, dietistak gomendatzen du jai guztietan egunero behintzat 40 minutu paseatzea edo ariketa fisikoa egitea eta 1,5-2 litro ur edatea”. Haren esanetan “horrek organismoa garbi mantentzen eta gehiegikeriek eragindako toxinak kanporatzen lagunduko digu. Ez dugu ahaztu behar gibelak eta giltzurrunek sobera sufritzen dutela Gabonetan, bai janariengatik bai edari alkoholdunengatik” azaldu du nutrizionsitak.

Ohiko akatsak eta gomendioak

“Akatsetako bat da Gabonak diren aitzakiarekin aurrez gehiegikeriak egiteko jarrera daukagula. Egia esan Gabonak egun bereziak dira familiarekin mahai baten inguruan biltzeko, baina horrek ez du esan nahi inoiz baino gehiago jan behar dugunik. Gomendatzen dut mahaian esertzen garenean platerean zer jango dugun bistara dezagula, ‘lehen platerak’ askotarikoak direnean gehiegizko kopuruak jaten ditugulako konturatu gabe” gomendatu du Eider Sánchezek.

“Beste akatsetako bat gehiegizko kaloriak konpentsatzeko barau egitea da. Gomendatzen dut eguneko bost otorduak mantentzea eta kaloria gutxiko elikagaiak hartzea, esaterako saldak, frutak eta barazkiak eta proteina garbiko jakiak (arrain edo haragi zuriak)” azaldu du nutrizionistak.

Bestalde, azaldu du “turroiak edo azukre gutxiko otorduak erosteak ez duela esan nahi kopuru handiagoan jan ditzakegunik. Azkenburuko horien arazoa azukreaz gainera koipea ere bada, azkenburukoek koipe berdina daukatelako azukre gutxikoak badira edo ez badira ere.

Dietista gipuzkoarraren ustez Gabonetako dietaren ohiko beste akatsetako bat da “ez dugula frutarik sartzen azkenburukoetan, aukera arinagoa eta osasungarriagoa badira ere; ez dugu ur nahikoa edaten, eta edari alkoholdun edo gaseoso gehiegi edaten ditugu, giltzurrunetako ardatz hepatikoa eta toxinak kanporatzen lagunduko zigukeen hidratazio on bat mantentzen saiatu beharko ginenean; eta kopuru handiegiak kozinatzen ditugu, armada oso bati jaten emateko modukoak”; hori dela eta, gomendatzen dut kopuruak ondo kalkulatzea, etxean janari-hondarrak edukitzea ekiditeko” amaitu du esanaz.