“Euskal Herrian biztanleriaren %14 obesoa da, eta prebalentziarik txikieneko autonomia-erkidegoa da”

“Kirurgiari esker, gehiegizko pisua %65-90 artean murriztu daiteke ebakuntza egiten duten pazienteen %70-90ean”, esan du Teresa Serranok Policlínica Gipuzkoako endokrinologoak. Obesoa pertsona sedentarioa izaten da, dentsitate kaloriko handiko elikagaiak jaten dituena edo mokaduak jateko ohitura duena edo janaria lasaitzeko erabiltzen duena.

Gaur egun “Euskal Herrian biztanleriaren %14 obesoa da, eta prebalentziarik txikieneko autonomia-erkidegoa da. Obesitatearen prebalentzia %11,5ekoa da gizonetan eta %16,5ekoa emakumeetan EINUT-I azterketaren arabera”, azaldu du Policlínica Gipuzkoako Teresa Serrano endokrinologoak.

Obesitatea definitzen denean gorputzeko gantzaren soberakin patalogikoa dela esaten da eta obesitatea dagoela esango dugu gantzaren masa %25 baino handiagoa bada gizonetan eta %35 baino handiagoa emakumeetan. Gorputzaren osaera neurtu ezin denean, nahiz eta obesitatea diagnostikatzeko modurik sentsibleena eta zehatzena izan, gorputz-masaren indizea, GMI, erabili dezakegu edo gerriaren zirkunferentzia, parametro hauek beren mugak dituzten arren.

Obeso prototipoa 65 urtez gorakoa izaten da. Gazteagoetan gizonak dira nagusi, baina 50 urte inguruan emakumeen obesitatea nabarmen hazten da menopausiaren ondorioz. Pertsona sedentarioa izaten da, dentsitate kaloriko handiko elikagaiak jaten dituena edo mokaduak jateko ohitura duena edo larritasun edo estres egoeratan janaria lasaitzeko erabiltzen duena“, esan du espezialistak.

Teresa Serranok azaldu duenez, “gaixotasun endokrino batzuk obesitateari lotuta egon daitezke, esaterako, nahasmendu hipotalamiko batzuk edo hormona tiroideen sintesian gorabeherak eragiten dituztenak, hala nola, hipotiroidismoa edo glukokortikoideen gehiegizko sintesia, Cushing gaixotasuna esaterako, eta diabeteserako erabiltzen diren botika batzuei, antisorgailuei, tratamendu psikiatrikoetarako botikei… lotuta ere egon daiteke”.

Tratamenduak

Obesitatea gaixotasun kronikoa da eta tratamenduak epe luzera bideratu behar dira beti. Pisua azkar eta asko galtzeko prozedurarik gehienak, inolako kontrol medikurik eta ondorengo jarraipenik gabeak, ez dira eraginkorrak izaten eta kaltegarriak dira.

“Obesitatea tratatzeko oinarrizkoa da dieta egokia izatea eta ariketa fisikoa egiteko ohitura artzea. Pisua galtzen laguntzeko, botikak erabil ditzakegu; gaur egun hiru botika komertzializatzen dira Espainian obesitatea tratatzeko eta gehiegizko pisuaren beste alderdi batzuetan ere eragina dutenez, paziente obesoaren osasunerako onak izaten dira. Pertsona obeso batzuek, obesitate morbidora iritsi ez direnek, ez dute botikarik hartu nahi eta beste batzuek ezin dituzte hartu arrazoi bat edo bestea dela eta; horrelakoetarako teknika endoskopikoak ditugu, hala nola, baloi intragastrikoa, POSE metodoa edo Apollo metodoa” dio endokrinologoak.

Obesitate morbidoa badugu, batez ere aurrez aipatutako metodo horietakoren batekin tratatzen saiatutakoa eta ez bada emaitzarik lortu eta bereziki pazientea diabetikoa bada, kirurgia bariatrikoa gomendatzen da”, azpimarratu du espezialistak; “esan beharra dago erabiltzen den metodoa erabiltzen dela, tratamendua epe luzera planteatu behar dela beti, dieta egokia behar da eta ariketa fisikoa egiteko ohitura hartu ere bai; horiek guztiak funtsezkoak dira arrakastarako

“Kirurgia bariatrikoa bereziki interesgarria da GMI irizpidea izateaz gain 2. motako daibetesa duten pazienteentzat, izan ere, %72an kirurgia egin eta bi urtera eta %30,4ean kirurgia egin eta 15 urtera konpondu egiten da 2. motako diabetesa ‘kirurgia metabolikoa’ esaten zaio”, dio Teresa Serranok.

Espezialistaren esanetan, “kirurgiarekin gehiegizko pisua %65-90 artean murriztu daiteke pazienteen %70-90 kasuetan. Kirurgiak arrakasta izateko, ezinbestekoa da kirurgia egin dezakeen pazientea egoki aukeratzea”.