Euskadiko azal azpiko audifonoaren lehenengo inplantea

Jesus Algaba doktoreak belarrian guztiz ezkutatuta audifonoa ezartzeko Euskadiko lehenengo eta Estatuko bigarren interbentzio arrakastatsua egin die oraindik orain bi pazienteri Gipuzkoako Poliklinikan. Entzumen-galera giza arrazako patologia ohiko eta garrantzitsuenetako bat da. Urteak direla, gorreriak jota dauden pazienteei laguntzeko erremedioetan saiatu gara. Azken aurrerapen teknologikoek asko hobetu dituzte ohiko audifonoak eta, digitalizazioaren ondorioz, lehen ezin zuten paziente gor ugarik (hipoakustikoek) orain erabil ditzakete.

Belarriko inplanteek, batez ere kokleako inplanteek, gorreria sakoneko pazienteei entzuten lagundu diete. Egun, teknika hori zabal onartuta dago maila zientifikoan, emandako emaitzak direla eta.

Hala ere, aurrerapen horiek gorabehera, gorreria moderatutik larrirako paziente-talde batek ez ditu audifonoen abantailak izan guztiz, eta beste talde batek, abantailei etekina atera dien arren, arazoak ditu kanpoko entzunbidean (atzeraelikadura-arazoak, infekzioak) edo, besterik gabe, ez zaie gustagarri audifonoa eramatea, arazo estetiko bat eragiten baitie.

Paziente horientzat guztientzat, belarriaren barnean ezkutatuta ezartzen den audifonoa garatu da. Aparatu horrek bi abantaila dakartza. Alde batetik, azalaren azpian jarrita doanez, entzunbidea libre geratzen da. Bestetik, bainatzerakoan edo kirola egiterakoan audifonoa kendu beharraren enbarazua saihesten die pazienteei, eta arazo estetikoa konpondu egiten du.


Egindako ikasgelak 2017

Egindako ikasgelak 2016

Egindako ikasgelak 2015

Egindako ikasgelak 2014