Gantz lokalizatua ezabatzen du

Ezabatu gantza gorputz-ataletatik, gantz lokalizatuak irauten badu.

Denbora
1 eta 3 ordu
bitartean
Anestesia
Orokorra edo epidurala

eta sedazioa
Ospitalizazioa
1 gau
Sendatzea
1 aste
Emaitzak
1 hilabete

Prozesua

Zer da?

Lipoeskultura prozedura kirurgikoa da, eta, horren bidez, gantz lokalizatuko metaketak ezabatzen dira eta gorputz-atal ezberdinak moldatu.

Liposukzioa ez da pisua galtzeko metodoa, gantz lokalizatuko metaketak ezabatuz definitzeko egiten baita. Ebakuntza gorputz-atal batean edo gehiagotan egin daiteke, hala nola sabelean, saihetsetan, aldaketan, izterretan eta belaunetan.

Gizonen kasuan, gantza haritsuagoa da, eta tratatu beharreko zonak ere bai; ebakuntzaren osteko suspertzea, aldiz, emakumeenaren antzekoa da.

Lehenengo kontsulta

Lehenengo kontsultan, kirurgialariak zure osasun-egoera eta gorputz-egitura aztertuko ditu. Medikuak ebakuntzarako prestatzeko aholkuak emango dizkizu. Halaber, prozedurari buruz dituzun zalantza guztiak argituko dizkizu.

Ebakuntza

Gizonen liposukzioa teknika azkarra eta erraza da, eta kirurgiak 1 eta 3 ordu bitartean irauten du, liposukzioa egin beharreko gunearen arabera. Kasu honetan, anestesia orokorra edo epidurala eta sedazioa eman ohi dira. Teknika honetan, gaixoak gau batez egon behar du ospitalean, behar bezala sendatzeko.

Kirurgialariak mikro-ebakiak egiten ditu, eta horietan kanula bat sartzen du, tratatu beharreko zonetatik gantza xurgatzeko. Behin gantz-metaketak erauzi direnean, ebakiak josi egiten dira, ageriko orbainik utzi gabe.

Kirurgiaren ostean

Kirurgiaren ostean, luzaroan ariketa bizia egin izanaren moduko sentsazioa nabaritzen da, “gihar-minaren” antzekoa, alegia; baina, 3-4 egunera, gutxitzen joango da hori.

Hilabetez behintzat gerriko berezi bat eraman behar da.

Suspertzea ebakuntzan tratatutako zona kopuruaren araberakoa izango da, neurri handi batean. Ebakuntzatik astebetera, medikuak suturak kenduko dizkizu, eta, beraz, jarduera fisikoa egiten has zaitezke pixkanaka, gerrikoa jarrita, betiere. Gizonen kasuan, lipoeskulturaren behin betiko emaitza 2-3 hilabetera ikus daiteke, hantura ia erabat desagertu denean.


SECPREren (Espainiako Kirurgia Plastiko, Zuzentzaile eta Estetikoko Sozietatea) webgunean oinarritutako informazioa.

Ohiko galderak

Badago kontraindikaziorik?

Gizonen liposukzioak zenbait kontraindikazio eduki ditzake koagulazio- edo gizentasun-arazoak (GMI 30 edo handiagoa da) dituzten gizonen kasuan. Gainera, edozein ebakuntza kirurgikotan bezala, zenbait arrisku ditu bihotz-arazoak edo kontrolatu gabeko gaixotasun autoimmuneak, sistemikoak edo kronikoak (Diabetes Mellitusa, autoimmuneak, hipertentsioa, etab.) dituzten edo infekzioren bat duten pertsonentzat.

Ospitalizazioa beharrezkoa da?

Policlínica Gipuzkoak gaixoari gomendatzen dio gau batez gera dadila ospitalean, suspertzea azkarragoa eta seguruagoa izan dadin.

Lipoeskultura bat egiten badut berriro gizenduko naiz?

Kendutako gantza nekez leheneratzen da, gaixoak dieta osasungarria egiten badu eta jarraibideak betetzen baditu, betiere. Aldiz, gaixoak elikadura-gomendioak betetzen ez baditu, pisua har dezake, eta, ondorioz, haren gantz-ehuna homogeneoki areagotu egingo da.

Nolakoak dira orbainak?

Prozedurak ez du ikusteko moduko orbainik uzten gorputzean apenas, liposukzioan erabiltzen diren kanulak diametro txikikoak direlako.

Noiz ikusiko ditut emaitzak?

Ebakuntzaren emaitzak iraunkorrak dira, eta lehenengo hilabetetik antzeman daitezke, baina 2-3 hilabete igaro arte ez dira guztiz ikusiko.