Modelatu sudurra

Sudurra modelatuz, itxura aldatzea eta aurpegiko harmonia hobetzea lortzen da. Policlínica Gipuzkoako espezialistek zure kasua aztertuko dute, eta irtenbiderik onena proposatuko dizute.

Denbora
1 eta 2 ordu bitartean
Anestesia
Orokorra edo epidurala

eta sedazioa
Ospitalizazioa
1 gau
Sendatzea
2 aste
Emaitzak
10 eta 20 egun
bitartean

Prozesua

Zer da?

Errinoplastia sudurraren itxura modelatzen duen kirurgia bat da. Horren bitartez, tamaina txikiagotzen edo handiagotzen da, puntaren edo atzealdearen itxura aldatzen da, sudurzuloak estutu edo sudurraren eta goiko ezpainen arteko angelua aldatu.

Gizonen kasuan, oso garrantzitsua da ebakuntza planifikatzea haien sudurraren fisionomia eta egitura aintzat hartuz; izan ere, hezur- eta kartilago-egitura handiagoak eta lodiagoak dituzte. Gainera, emakumeek baino azal sebazeoagoa ere badute, eta, horregatik, kontuan eduki behar da azalaren elastikotasun faltak azken emaitzari eragin diezaiokeela.

Arazo estetikoak eta/edo sortzetikoak zuzentzeko pentsatuta badago ere, ebakuntzak beste traumatismo eta arnas-arazo batzuk konpontzeko ere balio du, sudur-trenkadaren edo hezurraren desitxuratzeak edo desbideratzeak, kasu.

Lehenengo kontsulta

Lehenengo kontsultan, kirurgialariak zure osasun-egoera eta aurpegiko egitura aztertuko ditu. Gero, dituzun aukerak erakutsiko dizkizu, eta elkarrekin erabakiko duzue zer prozedura den onena zure kasurako. Gainera, ebakuntzari eta suspertzeari buruz dituzun zalantza guztiak argituko dizkizu.

Ebakuntza

Errinoplastiak 1 eta 2 ordu bitartean irauten du, anestesia orokorrarekin edo epiduralarekin eta sedazioarekin egiten da, eta gau bat ospitalean igaro behar da.

Ebakiak sudurraren azpian egiten dira, eta batzuetan, sudur-hegalen oinarrian. Gero, sudurraren azala eta haren egitura, hezur eta kartilagoz eratuta dagoena, bereizten dira. Azkenik, eduki nahi den itxura ematen zaio.

Kirurgiaren ostean, igeltsuzko edo beste material bateko eskaiola jartzen da sudurraren itxura berria mantentzen laguntzeko. Eskaiola hori 7 egunez eraman behar da.

Gizonezkoen errinoplastia beste tratamendu batzuekin konbinatu ohi da, hala nola kokots-inplanteak eta aurpegiko betegarriak, askoz ere emaitza orekatuagoak lortzeko.

Kirurgiaren ostean

Ebakuntzaren ostean, 48 orduz tapoiak jarriko dira sudurrean, eta baliteke ingurua handitzea. Hantura hori txikiagotzeko, medikuak agindutako analgesikoak hartu behar dira. Hantura eta hematomak 2 astetan desagertuko dira gutxi gorabehera.

Ebakuntzaren ostean, gomendatzen da 15 egunez betaurrekorik ez erabiltzea. Gaixoak, halaber, eguzkiarekiko esposizio zuzena eta kirola ekidin behar ditu, hilabetez behintzat. Halaber, 1 eta 2 aste bitartean, bizitza-erritmoa gutxitzea gomendatzen da, suspertzea azkarragoa eta minik gabekoa izan dadin.


SECPREren (Espainiako Kirurgia Plastiko, Zuzentzaile eta Estetikoko Sozietatea) webgunean oinarritutako informazioa.

Ohiko galderak

Ospitalizazioa beharrezkoa da?

Ebakuntza honen kasuan, gau bat igaro behar da ospitalean. Gaixoa etxera buelta daiteke medikuak alta ematean, haren gomendioak jarraitzen baditu, betiere.

Kirurgiaren ostean zer jarduera ez dira gomendagarriak?

Lehenengo 2 edo 3 asteetan, jarduera nekagarriak ekidin behar dira, footinga eta igeriketa, kasu. Halaber, ebakuntzaren osteko 8 asteetan, eguzkia hartzea ez da gomendagarria.

Zer-nolako emaitzak ditu?

Errinoplastiaren emaitzak oso naturalak eta estetikoak dira. Aurpegiko orbainak ez dira ikusten. Errinoplastiari esker, gaixoaren sudur-funtzioa hobetzeaz gainera, haren autoestimua eta aurpegiko ezaugarrien oreka hobe daitezke.