Biguntasuna ezabatzen du

Teknika aurreratuekin eta Policlínica Gipuzkoako kirurgia estetikoko adituen profesionaltasunarekin, nahi duzun itxura estilizatua lor dezakegu.

Denbora
2 eta 4 ordu
bitartean
Anestesia
Orokorra edo epidurala

eta sedazioa
Ospitalizazioa
1 eta 2 gau
bitartean
Sendatzea
2 aste
Emaitzak
Berehalakoak

Prozesua

Zer da?

Gizonen abdominoplastiaren xedea da pisu-galera handien ondorioz sabelaldeko biguntasuna ezabatzeko edo urteen edo ariketa faltaren ondorioz ahul geratu den muskuluaren horma berreraikitzea.

Abdominoplastia zilborraren azpian dagoen gehiegizko azala kentzean datza. Ebakuntza horri esker, sabeleko muskuluak tenkatu, eta soberazko azala ezabatzen dira. Hala, gure sabelak itxura estetikoagoa eta osasungarriagoa izango du./p>

Lehenengo kontsulta

Lehenengo kontsultan, kirurgialari plastikoak zure osasun-egoera, sabeleko gantz metatuaren hedapena eta azalaren tonua aztertuko ditu. Zure itxaropenak modu zintzoan eta argian azaldu behar dizkiozu kirurgialari plastikoari, hark dituzun aukera ezberdinak azal diezazkizun. Elkarrekin erabakiko duzue zer prozedura den onena gorputz-silueta egokiena lortzeko.

Ebakuntza

Abdominoplastia anestesia orokorrarekin edo epiduralarekin eta sedazioarekin egiten da, eta 2 eta 4 ordu bitartean irauten du, gaixoaren gorputz-siluetaren arabera.

Kirurgialariak ebaki bat egingo du sabel barruan sartzeko, eta, gero, muskuluak eta zuntzak tenkatuko ditu eta azala birkokatuko du Jarraian, soberazko azala kentzen da, eta, ebakuntzarekin amaitzeko, ebakia josten da.

Kirurgiaren ostean

Ebakuntzaren ostean, gorputza handituta egongo da, eta kirola egin osteko gihar-minaren pareko ondoeza senti daiteke, baina analgesikoekin kontrolatuko da hori. Behin betiko emaitzak hilabete pare batean ikusi ahal izango dira.

Suspertzea gaixo bakoitzaren araberakoa da, baina ohikoena da bi asteren buruan lanera itzuli ahal izatea.

Gizonen kasuan, abdominoplastiaren emaitzak bikainak dira, eta behin betikoak ere bai, dieta orekatua mantendu eta ariketa egiten bada, betiere.


SECPREren (Espainiako Kirurgia Plastiko, Zuzentzaile eta Estetikoko Sozietatea) webgunean oinarritutako informazioa.

Ohiko galderak

Nork egin dezake operazioa?

Ebakuntza hauetarako hautagai perfektua gehiegizko pisua ez duen gaixoa da. Ostera, litekeena da kirurgialariak gaixoari ariketa egiteko eta/edo dieta bat jarraitzeko gomendioa ematea, pisua galdu eta gantz-metaketa murritz dezan. Modu horretara, gaixoak tratamendua egin dezake.

Orbainak ikusten dira?

Gaur egun, abdominoplastiak emaitza hobeezinak ematen ditu eta orbaina lehen begiratuan ez da ikusten; horregatik, eskaera handieneko ebakuntzetako bat da.

Abdominoplastia bat egin dezaket pisua galtzeko?

Abdominoplastia ez da gehiegizko pisua edo gizentasuna tratatzeko metodo bat, gantz lokalizatua ezabatzeko eta azalaren irmotasuna berreskuratzeko metodoa baizik.