Modelatu sudurra

Sudurra modelatuz, itxura aldatzea eta aurpegiko harmonia hobetzea lortzen da. Policlínica Gipuzkoako espezialistek zure kasua aztertuko dute, eta irtenbiderik onena proposatuko dizute.

Denbora
1 eta 2 ordu bitartean
Anestesia
Orokorra edo lokala
Ospitalizazioa
Ez da beharrezkoa
Sendatzea
2 aste
Emaitzak
1 hilabete
Rinoplastia

Prozesua

Zer da?

Errinoplastia sudurraren itxura modelatzen duen kirurgia bat da. Horren bitartez, tamaina txikiagotzen edo handiagotzen da, puntaren edo atzealdearen itxura aldatzen da, sudurzuloak estutu edo sudurraren eta goiko ezpainen arteko angelua aldatu.



Sudurraren itxura estetikoa hobetzeaz gain, ebakuntza honek arnas-arazoak ere zuzentzen ditu.

Lehenengo kontsulta

Lehenengo kontsultan, kirurgialariak zure osasun-egoera eta aurpegiko egitura aztertuko ditu. Gero, aukerarik aproposenak erakutsiko dizkizu, eta elkarrekin erabakiko duzue zer prozedura den onena zure kasurako.

Ebakuntza

Kirurgiak 1 eta 2 ordu bitartean irauten du, eta anestesia motarik egokiena orokorra izan ohi da, baina anestesia lokalarekin eta sedazioarekin ere egin daiteke.

Ebakiak sudurraren azpian egiten dira, eta batzuetan sudur-hegalen oinarrian.

Gero, sudurraren azala eta haren egitura, hezur eta kartilagoz eratuta dagoena, bereizten dira.  Azkenean, eduki nahi den itxura ematen zaio.

Kirurgiaren ostean, igeltsuzko edo beste material bateko eskaiola jartzen da, sudurraren itxura berria mantentzen laguntzeko.

Kirurgiaren ostean

Ebakuntza egin eta lehenengo 24 orduetan, normala da aurpegia handituta izatea eta sudurraren gainean ondoeza sentitzea; horiek gutxitzen joango dira medikuak agindutako analgesikoekin. Hantura eta hematomak 2 astetan desagertuko dira gutxi gorabehera.

Astebete igarota, normaltasunera itzultzen joango zara. Mediku-taldeak eskaiola eta puntuak kenduko dizkizu.


SECPREren (Espainiako Kirurgia Plastiko, Zuzentzaile eta Estetikoko Sozietatea) webgunean oinarritutako informazioa.

Ohiko galderak

Norentzat da gomendagarria?

Sudurraren itxura hobetu edo sortzetiko arazoak, arnas-arazoak (sinusitisa, sudur-trenkada desbideratuta, etab.) edo traumatismo bat duen edonorentzat. Sudurra modelatuz, itxura aldatzea eta aurpegiko harmonia hobetzea lortzen da.

Kirurgiaren ostean, zer jarduera dira gomendagarriak eta zeintzuk ez?

Lehenengo 2 edo 3 asteetan, jarduera nekagarriak ekidin behar dira, footinga eta igeriketa, kasu. Halaber, ebakuntzaren osteko 8 asteetan, eguzkia hartzea ez da gomendagarria. Bestalde, ukipen-leiarrak edo betaurrekoak erabiltzen jarrai dezakezu, baita makillajea ere, kontuz ematen baduzu, betiere .

Non egingo didate ebakuntza?

Gure ospitaletako ebakuntza-gela batean. Ebakuntza sekula ez da kontsultategian edo logelan egin behar, ez dituztelako ebakuntza segurtasunez egiteko beharrezkoak diren asepsia- eta hornikuntza-baldintzak betetzen.