Beti nahi izan zenuen neurria lor dezakezu

Emaitza naturalak, konfiantza eta lasaitasuna nahi badituzu, Policlínica Gipuzkoak mediku-talde profesionala eta bularrak igotzeko eta handiagotzeko puntako teknologia eskaintzen dizkizu.

Denbora
1 eta 2 ordu bitartean
Anestesia
Orokorra
Ospitalizazioa
2 gau
Sendatzea
1 aste
Emaitzak
Berehalakoak
Bularra  igotzea  eta  handitzea

Prozesua

Zer da?

Bular-handitzea (handitzeko mamoplastia) emakumearen bularraren tamaina eta forma hobetzeko prozedura kirurgikoa da. Mastopexia bular eroriak (bularren ptosia) altxatzeko eta haien itxura hobetzeko beste prozedura kirurgiko bat da. Horren bidez, bularrak transferitutako gantzarekin edo inplantatutako protesiarekin betetzen dira. Kirurgia honekin areolaren tamaina murrizten da ere, oso handiak direnean.

Prozedura biak, hots, bularra igotzea eta handitzea, bateragarriak dira eta ebakuntza berean egin daitezke.

Lehenengo kontsulta

Lehenengo kontsultan, kirurgialari plastikoak zure osasun orokorra, azalaren tinkotasuna eta bularren itxura eta tamaina aztertuko ditu. Halaber, teknika kirurgiko ezberdinak erakutsi, eta zure kasuan zein den egokiena azalduko dizu.

Gainera, jarraibideak emango dizkizu kirurgiarako prestatzeko: elikagaiak eta likidoak hartzeari eta tabakoari buruzko arauak, medikamenduak hartzea ala hartzeari uztea, eta, behar izanez gero, bitaminak edo burdina hartzea.

Ebakuntza

Mota honetako kirurgiak 1 eta 2 ordu bitartean irauten du, eta ebakuntza-gelan egiten da, anestesia orokorrarekin. Ebakuntza areolaren inguruan edo bular-izurrean egiten den ebaki txiki batekin hasten da. Gero, poltsiko bat sortzen da, eta protesia bularreko muskuluaren azpian , edo, hala badagokio, bular-ehunaren azpian jartzen da.

Kirurgiaren ostean

Ebakuntzaren ostean, laguntzaile edo senide batek lagundu beharko dizu egun pare batez. Bularreko kirurgiaren ondoren, bizitza normala egin dezakezu 3 edo 4 egunera. Ondoez gehienak kirurgialari plastikoak agindutako analgesiarekin ondo kontrolatzen dira, baina bularrek min eman dezakete hurrengo 3-5 egunetan. Bularreko mina hori kirol osteko gihar-minaren antzekoa da. Gero, bularretako berezi bat jarri beharko zenuke medikuak esandako denboraz.


SECPREren (Espainiako Kirurgia Plastiko, Zuzentzaile eta Estetikoko Sozietatea) webgunean oinarritutako informazioa.

Ohiko galderak

Zer orbain geratzen dira bularra handitu ondoren?

Orbaina ahalik eta gutxien ikusteko moduan diseinatzen da beti. Areola eta bular-azpiko izurretik sartu ohi da inplantea ala gantza. Aurretiazko ebaluazioa egin, eta kasu zehatz bakoitza aztertu behar da.

Zenbat irauten du inplanteak?

Policlínica Gipuzkoan, markarik onenekin lan egiten dugu. Inplanteak silikonazko gel itsaskorrez eginda daude, eta gure hornitzaileak muskuluaren haustura edo kontraktura kapsularraren kontrako bizi guztirako bermea ematen du.

Bularra handitzeko ebakuntza mingarria da?

Normalean, kirurgiaren osteko asteetan, gihar-minaren antzeko sentsazioa edukitzea, inplantea bularreko muskuluaren azpian dagoelako. Ondoez txiki horiek arintzeko, antibiotikoak, hantura-kontrakoak eta analgesia errezetatzen dira.

Non egingo didate ebakuntza?

Gure ospitaletako ebakuntza-gela batean. Ebakuntza sekula ez da kontsultategian edo logelan egin behar, ez dituztelako ebakuntza segurtasunez egiteko beharrezkoak diren asepsia- eta hornikuntza-baldintzak betetzen.

Noiz buelta naiteke ohiko jarduerara bularrak handitu ostean?

Ebakuntza egin eta hiruzpalau egunetara, zure betiko egunerokoari berrekin diezaiokezu, eta hilabetea pasata, ariketa fisikoa egin dezakezu.