Enrique Aramendía : “Eguzkitako betaurrekoa ezinbestekoa da begiak eguzki-erradiazioaren ondorio kaltegarrietatik babesteko”

“Ez dio axola eguzkitako betaurrekoen kristalak zer kolorekoak diren, garrantzitsuena erradiazio ultramorea geldiaraztea da, kaltegarria baita begi-globoaren azalerarako eta kornearako. Hori bai, beti ziurtatu behar dugu betaurrekoek Europako Komunitate Ekonomikoaren homologazioa dutela” azaldu du Enrique Aramendía Policlínica Gipuzkoako oftalmologoak.

“Eguzkitako betaurrekoak udan ez dira apaingarri hutsa” esan du Enrique Aramendía Policlínica Gipuzkoako oftalmologoak, eta honela azpimarratu du: “Eguzkiarekiko esposizioa gehiegizkoa den toki batean, hondartzan adibidez, itsasora edo hondarretara begira jartzen bagara begietarako babesik gabe, keratokonjuntibitis aktinikoa izenekoa gerta dakiguke; kornearen asaldura bat da erradiazioa justu zona horretan geratzen delako eta ordu gutxira min izugarria ematen du”.

Konjuntibitis aktinikoa patologia ohikoenetako bat izan ohi da udan, eta % 50 igo dira kasik larrialdietan min horrekin artatutako kasuak. “Eguzkitako betaurrekoek patologia hori ekidin dezakete; beraz, garrantzitsua da balioestea betaurrekoak gure osasun oftalmologikorako funtsezko elementu bat direla eta ez osasun-baliorik gabeko moda-osagarri bat. Eguzkitako krema bezain garrantzitsua izan beharko litzateke —baieztatu du Enrique Aramendíak—; bisera edo hegal zabaleko pamela on batek ere funtzio hori bete edo osa dezake”.

Espezialistaren esanetan, ezinbestekoak dira babesteko; izan ere, “eguzkipean gehiegi egoteak milaka patologia eragin ditzake begietan. Bizi-itxaropena handitu da, eta erradiazioaren espektroa ere areagotu egiten da urteetan zehar, eta horrek patologiak eragin ditzake, batik bat begiaren azaleran”. “Muturreko kasuetan, eguzkira zuzenean (eklipseen kasuan) edo ‘nahi gabe’ begiratzen denean, erredura makular larriak gerta daitezke. Baina ohikoenak konjuntiba narritadurak (konjuntibitis aktinikoak) eta beste patologia kroniko batzuk dira eguzkipean denbora gehiegi egotearen ondorioz sorturikoak, hala nola pterigium, (kornearantz hazten den begiaren azaleko ehundura) edo pingekula. Horiek gogaikarriak izan daitezke eta baliteke kirurgia behar izatea” azaldu du Enrique Aramendíak.

Betaurrekoak bi ahoko arma izan daitezke homologatuta ez baldin badaude; optiketan daude bakarrik eta “A” erradiazio ultramorearen gutxieneko xurgatzea % 80koa denaren Europako Erkidegoaren bermea (2 edo 3 gradukoa) eduki behar dute.

Betaurrekoak erabiltzea eta haiek ondo aukeratzea izugarri garrantzitsua da. Kasu askotan eguzkitako betaurrekoak gaizki hautatzeagatik babestu beharrean zenbait patologia garatzen laguntzen dute. “Optikariak adituak dira, eta bezero bakoitzari zer bilatu behar duen gomendatzen diote, baina gaixoak beti bermatu behar du betaurrekoak Europako Ekonomoa Erkidegoak homologatuta daudela eta logotipoa daramatela betaurrekoaren besoan” zehaztu du espezialistak.

“Betaurrekoen kolorea ez da hain garrantzitsua, bai, ordea, izpi ultramoreen babes-maila eta argiaren guztizko xurgatze-faktorea; horrek egiten du betaurrekoa ilunagoa edo argiagoa izan dadin, baina ez da seguruagoa horregatik”, azaldu du Enrique Aramendíak. Eta honela erantsi du: “Betaurreko polarizatuak egokiak dira itsasorako edo argi askorekin gidatzeko, eta egitura orokor oso altua dutenak (ispilu-erakoak), argia islatzen dutenak, egoera berezietan edo muturreko egoeran erabiltzen dira; ez, dira, beraz, hiriko bizitzarako baliagarriak”.

Eguzkitako betaurrekoak ezinbestekoak dira haurren kasuan

Haurren kasuan, oftalmologiaren bataila-eremuetako bat udan begiak babes ditzatela da. Gutxitan ikusten ditugu adin txikiko haurrak eguzkitako betaurrekoekin, itsasertzean edo gurasoekin paseatzen bada ere. “Hori aldatu egin behar da- adierazi du Enrique Aramendíak- haurrek fotofobia handiagoa dute, haien betsarea ez dago hain garatuta, kristalino askoz ere gardenagoa dute, eta begietan argi gehiago sartzen zaie; ondorioz, babes gutxiago daukate, eta izugarri garrantzitsua da eguzkitako betaurrekoak erabil ditzatela. Gainera, askoz erosoago joaten dira begiak behartu beharrik gabe.