Laguntza bidezko ugalketa

Antzutasunaren eta Laguntza Bidezko Ugalketarako Tekniken azterketa

Antzutasunaren kausak detektatzeko diagnosi-proba guztiak eskaintzen ditugu. Puntako in vitro ernalketako laborategi berria, Primo Vision Sistema berriarekin, enbrioi bakoitza bistaratzea ahalbidetzen duena, narriatzerik eragin gabe, umekia ezartzen den arte. Hauek dira Poliklinika Gipuzkoako Emakumearen Unitatean erabiltzen ditugun Laguntza Bidezko Ugalketarako teknikak:

  1. Intseminazio artifiziala
  2. In vitro ernalketa
  3. Enbrioien kriotransferentzia
  4. Ezarpenaren aurreko diagnosi genetikoa
  5. Laguntza bidezko eklosioa
  6. V anexina zutabeak
  7. Obuluak ematea

1. Intseminazio artifiziala

Intseminazio artifizialean espermatozoiderik onenak umetokian sartzen dira, minik eragin gabe eta modu anbulatorioan. Teknika honek espermatozoideei tronpetara iristen laguntzen die, obozitoa ernalduko den tokira, alegia, eta ez dute bagina eta muki zerbikala zeharkatu behar. Teknikak bi modalitate ditu: batetik, ezkontideen intseminazio artifiziala, bikotearen semena erabiltzen duena; eta, bestetik emaileen intseminazio artifiziala, arrazoi ezberdinen ondorioz esperma-banku batera jo behar denean semena eskuratzeko.

Prozedura

Ebaluazioa
Hasteko, gaixo bakoitzari ebaluazio pertsonala egiten zaio zehazteko zer tratamendu hobeto datorkion.

Estimulazio obarikoa
Estimulazio obariko kontrolatuan gaixoari tratamendu bat ematen zaio haren obarioetan folikulu anitz haz daitezela faboratuz, bakarra hazi beharrean, hilero naturalki gertatu ohi den moduan. Hartara, ahalik eta obozitorik gehienak lortuko ditugu, eta, horrenbestez, baita enbrioi gehiago ere. Denbora horretan zehar, kontrolak egiten dira obarioetako folikuluen kopurua eta tamaina zehazteko, bagina barneko ekografiak eta hormona-azterketak eginez. Folikuluek tamaina egokia daukatenean, intseminazioa programatzen da.

Semena prestatzea
Tratamendu bat egiten diogu semenaren laginari, semenaren plasma, espermatozoide ibilgeak eta beste zelula batzuk ezabatzeko. Horrela, gehien mugitzen diren espermatozoideekin geratuko gara. Espermatozoide horiek kanal zerbikalaren bitartez sartuko dira, kateter fin-fina erabilita. Prozesu hori kontsultan egiten da, zitologiaren antzeko prozesu batean, eta ez da anestesiarik behar.

 

2. In vitro ernalketa

Mundu osoan 3 milioi haur inguru jaio dira in vitro ernalketa-tekniken bidez. Teknika obulua espermatozoidearekin laborategian ernaltzean datza. Ernalketa bi teknikaren bidez egin daiteke: Ohiko in vitro ernalketa bidez, edo espermatozoideak zitoplasman mikroinjektatuz Bien arteko desberdintasunik handiena da ohiko in vitro ernalketan obuluak ernaltzen dituzten espermatozoideak modu naturalean hautatzen direla, eta espermatozoideak zitoplasman mikroinjektatzen direnean, berriz, enbriologoek espermatozoideak hautatu eta obuluan sartzen dituzte, ernal dadin. In vitro ernalketa bikotekidearen zein emaile baten semenarekin egin daiteke.

Noiz da gomendagarria teknika hori?

  • Intseminazio artifiziala egitean, ziklo askok huts egin dutenean
  • Umetokiko tronpetan arazoak dauzkaten edo tronparik ez duten emakumeen kasuan
  • Endemetriosis moderatua-larria (III eta IV faseak) daukaten emakumeen kasuan
  • Erreserba obariko txikia dagoenean
  • Jatorri ezezaguneko antzutasuna ematen denean
  • Faktore immunologiko bat dagoenean
  • Gizonezkoaren espermatozoide mugikorren kopurua 2,5 eta 1 milioi artekoa denean

Prozedura

Ebaluazioa
Hasteko, gaixo bakoitzari ebaluazio pertsonala egiten zaio zehazteko zer tratamendu hobeto datorkion.

Estimulazio obarikoa
Estimulazio obariko kontrolatuan gaixoari tratamendu bat ematen zaio haren obarioetan folikulu anitz haz daitezela faboratuz, bakarra hazi beharrean, hilero naturalki gertatu ohi den moduan. Hartara, ahalik eta obozitorik gehienak lortuko ditugu, eta, horrenbestez, baita enbrioi gehiago ere. Denbora horretan zehar, kontrolak egiten dira obarioetako folikuluen kopurua eta tamaina zehazteko, bagina barneko ekografiak eta hormona-azterketak eginez. Emakumeak hCG (gonadotropina korionikoa) izeneko hormona injektatu eta 36 ordura ziztatzen dira obuluak. Hormona horren bitartez, obuluak heltzea eragiten da, eta obulazioaren unea zehatz daiteke.

Ziztatzea eta baloratzea
Obozitoak operazio-gelan erauzten dira, sedazioarekin eta modu anbulatorioan. Jasotako folikuluaren likidoa ugalketa-laborategira eramaten da, eta han erauzten eta baloratzen dira puntzioan zehar lortzen diren obozito guztiak.

Semena prestatzea
Tratamendu bat egiten diogu semenaren laginari, semenaren plasma, espermatozoide ibilgeak eta beste zelula batzuk ezabatzeko. Horrela, gehien mugitzen diren espermatozoideekin geratuko gara.

Ernalketa
Puntzioa egin eta 4 ordutara gutxi gorabehera, enbriologoek obozito helduak ernaltzen dituzte, ohiko in vitro ernalketa bidez:

edo espermatozoideak zitoplasman injektatuz:

Enbrioien garapena
Lortu diren enbrioiak zenbait egunez baloratzen dira laborategian. Modu horretara, kalitaterik oneneko enbrioiak hauta daitezke, gero emakumearen umetokian sartzeko.

Transferentzia
Enbrioiak transferitzea prozesu erraza eta motza da, eta ez du sedaziorik behar. Kalitaterik oneneko enbrioiak umetokian sartzean datza. Kateter fin-fin batekin egiten da, eta ekogidatuta, enbrioiak ezartzeko tokia kontrolatzeko:

Umetokian sartzen ez diren kalitatezko enbrioiak kriologikoki gorde daitezke, aurrerago kriotransferentzia-zikloetan erabiltzeko.

 

3. Enbrioien kriotransferentzia

Teknika hori burutzeko, emakumeak aurrena in vitro ernalketa egin behar du eta prozesuan zehar enbrioiak izoztu behar izan dituzte.

Prozedura

Ebaluazioa
Laborategian, enbriologoek enbrioiak desizozten dituzte eta haien biziraupena eta egoera baloratzen dituzte. Behin balorazioa egin ondoren, enbrioiak hazkuntzan mantentzen dira transferitzen diren arte.

Gaixoaren tratamendua
Transferentziaren unean umetokia enbrioiak ezatzeko prest egon dadin, emakumeak tratamendu txiki bat jaso behar du aurrena.

Transferentzia
Enbrioien transferentzia prozesua erraza eta azkarra da, eta ez du sedaziorik behar. Kalitaterik oneneko enbrioiak umetokian sartzean datza. Kateter fin-fin batekin egiten da, eta ekogidatuta, enbrioiak ezarriko diren tokia kontrolatzeko:

 

4. Ezarpenaren aurreko diagnosi genetikoa

Teknikak konbinatu egiten ditu laguntza bidezko ugalketaren eremuan eta biologia molekularraren eremuan izandako aurrerapenak, zelula bakar baten anomalia genetikoak eta kromosomikoak detektatzeko.

Noiz da gomendagarria teknika hori?

  • Gaixotasun monogenikoak: gene bakar batean izandako mutazioek eragiten dituzte, eta aita-haurraren artean transferitzeko arriskua handia da.
  • Anomalia kromosomikoak: asaldura hauek kromosomen egiturari edo horien kopuruari eragiten diete. Anomalia hauek abortatzeko arrisku handiagoarekin eta emankortasun-arazoekin lotuta egon daitezke.
  • Pronostiko txarreko kasuak: kasu hauetan, azterketa genetiko bat egiten da, diagnostikatzeko arazo horien arrazoia enbrioiek jasandako asaldura kromosomikoak diren, eta, horrela, asaldurarik gabeko enbrioiak hautatu eta horiek transferitzeko.

Prozedura

Ebaluazioa
Mota horretako azterketa bat egiteko, emakumeak in vitro ernalketarako tratamendu bat egin behar du, eta gero, enbrioiei biopsia egiten zaie.

Estimulazio obarikoa
Estimulazio obariko kontrolatuan gaixoari tratamendu bat ematen zaio haren obarioetan folikulu anitz haz daitezela faboratuz, bakarra hazi beharrean, hilero naturalki gertatu ohi den moduan. Hartara, ahalik eta obozitorik gehienak lortuko ditugu, eta, horrenbestez, baita enbrioi gehiago ere. Denbora horretan zehar, kontrolak egiten dira obarioetako folikuluen kopurua eta tamaina zehazteko, bagina barneko ekografiak eta hormona-azterketak eginez. Emakumeak hCG (gonadotropina korionikoa) izeneko hormona injektatu eta 36 ordura ziztatzen dira obuluak. Hormona horren bitartez, obuluak heltzea eragiten da, eta obulazioaren unea zehatz daiteke.

Ziztatzea eta baloratzea
Obozitoak operazio-gelan erauzten dira, sedazioarekin eta modu anbulatorioan. Jasotako folikuluaren likidoa ugalketa-laborategira eramaten da, eta han erauzten eta baloratzen dira puntzioan zehar lortzen diren obozito guztiak.

Semena prestatzea
Tratamendu bat egiten diogu semenaren laginari, semenaren plasma, espermatozoide ibilgeak eta beste zelula batzuk ezabatzeko. Horrela, gehien mugitzen diren espermatozoideekin geratuko gara.

Ernalketa
Puntzioa egin eta 4 ordutara gutxi gorabehera, enbriologoek obozito helduak ernaltzen dituzte, ohiko in vitro ernalketa bidez:

edo espermatozoideak zitoplasman injektatuz:

Enbrioien garapena Enbrioiaren garapenaren hirugarren egunean egiten da biopsia. Enbrioiak hazkuntzan mantentzen dira, azterketa genetikoaren emaitzak lortu arte. Emaitza horien arabera, aztertutako asaldura genetikorik ez daukaten enbrioiak transferitzen dira.

Transferentzia

Enbrioien transferentzia prozesu erraza eta azkarra da, eta ez du sedaziorik behar. Kalitaterik oneneko enbrioiak umetokian sartzean datza. Kateter fin-fin batekin egiten da, eta ekogidatuta, enbrioiak ezartzeko tokia kontrolatzeko.

Umetokian sartzen ez diren kalitatezko enbrioiak kriologikoki gorde daitezke, aurrerago kriotransferentzia-zikloetan erabiltzeko.

 

5. Laguntza bidezko eklosioa

In vitro ernalketaren teknika osagarri bat da, eta zona peluzidoan (enbrioia inguratzen duen mintza) zulo txiki bat egitean datza, hura irteten eta amaren umetokian ezartzen laguntzeko.

Noiz da gomendagarria teknika hori?

  • Zona peluzido lodia daukaten enbrioiak
  • Zatikatze handiko enbrioiak
  • Emakume adindunak
  • FSH maila altuak dituzten emakumeak
  • Kriogenikoki gordetako enbrioiak desizoztu ostean zona peluzidoa gogortzen denean
  • In vitro ernalketak behin eta berriz huts egiten duenean

 

6. V anexina zutabeak

Semenaren kalitatea hobetzeko teknika bat da, ugalketa-tratamenduan emaitzarik onenak lortzeko.

Noiz da gomendagarria teknika hori?

  • Asaldatutako DNA zatiketa duten gizonezkoak
  • In vitro ernalketak behin eta berriz huts egiten duenean
  • Abortu ugari egon direnean

Prozedura

V anexina zutabeak zelulak bereizteko metodo bat dira. Teknika honetan, espermatozoideak mikroesfera magnetikoekin tratatzen dira, eta gero, mikroesfera horiek eduki genetikoan (apoptotikoak) hausturak dituzten espermatozoideekin bat egiten dute. Jarraian, espermatozoide ez-apoptotikoak jasotzea ahalbidetzen duen eremu magnetiko batean ezartzen dira. Espermatozoide horiekin, obuluak ernalduko dira.

 

7. Obuluak ematea

Arrazoi ezberdinak direla medio, zenbait emakumek zailtasunak eduki ditzakete beren obuluekin ama izateko. Kasu horietan, ate bat irekitzen da… ametsa egi bihur daiteke Ainhoari, Maitaneri, Amaiari eta Beari esker, besteak beste, zuri laguntzeko prest baitaude eta zuk ere gauza bera egin dezakezu.

Ohiko galderak

36 urteko emakume osasuntsua eta emankorra naiz. Emaile izan naiteke?
Ez, 18 eta 34 urte bitartean dutenek baino ezin dute emaile izan.

Jakin dezaket nire obuluak nori ematen dizkiodan?
Obuluak boluntarioki eta anonimoki ematen dira, eta, horrenbestez, ez duzu hartzaileei buruz ezer jakingo, ezta haiek zuri buruz ere.

Etorkizunean seme-alabak eduki ditzaket?
Obuluak emateko prozesuak ez dio zure ugalkortasunari eragiten.

Zer gertatzen da pilula antisorgailuak hartzen baditut?
Ahozko antisorgailuak, Nuvaring edo partxeak erabiltzen badituzu, ez dago arazorik. Beste antisorgailu-motaren bat erabiltzen baduzu, galdetu beharko diguzu aurrena.

Dirurik jasoko dut obuluak emateagatik?
14/2006 Legearen arabera: “Obuluak ez dira inoiz sekula irabazizko asmoarekin edo helburu komertzialekin emango. Konpentsazio ekonomikoak eragozpen fisikoak eta obuluak ematean izan daitezkeen joan-etorrietarako eta laneko gastuak ordaintzeko adina izango dira soilik, eta ez da pizgarri ekonomiko bat izango”.