Osasun-ikasgela: “Neke kronikoa”

Gipuzkoako Poliklinikaren Osasun-aretoko hitzaldi honetan, Barne Medikuntzako Zerbitzuko espezialista den Alberto Pierola dk. neke kronikoaren sindromeari (NKS) buruz arituko da.

Gaixotasun honen ezaugarria neke ikaragarria izatea da, ez dena gutxitzen atseden hartuta, eta txartu daitekeena jarduera fisikoarekin eta mentalarekin. Gaixotasun honen ohiko sintomak hauek dira: neke handia, min jeneralizatua, loaldia aldatzea, herstura, depresioa, kolona minbera, buruko mina, etab.

Ikerketen arabera biztanleriaren % 0,5a hartzen du neke kronikoak. Espainian gaixotasun hori 200.000 pertsona inguruk izaten duela estimatzen da. Emakumezko heldu gazteen artean izaten da gehien.

Gaur egun ez dago sendatzeko tratamendurik, baina sintomak asko hobe daitezke, berez baliaezintasuna ekartzera irits daitekeen gaixotasun hori larritzen duten faktoreak saihestuz.

Pierola doktoreak "Neke kronikoa"-ri buruzko konferentzia digitalean eman dituen azalpenak bisitatu: 
http://salud.diariovasco.com/index.htm

 


Ekainaren 14ean: Kolesterola eta bihotza Osasun-ikasgelako gaiak

Ekainaren 14ean Montes Doktorea “Kolesterola eta bihotza” gaiari buruzko konferentzia aurkeztuko du Andia Kalean dagoen Kutxa Aretoan 19,30etan.

Osasun Ikasgelako hitzaldi honen bidez, arterioesklerosiaren prozesua eragiten duten arrazoiak zein diren azaldu nahi dugu. Faktore hauen artean, batzuk alda daitezke eta beste batzuk ez.

Arterioesklerosiaren prozesuak ahalik eta motelen aurrera egin dezala lortzea da gure helburua, aldaerrazenak diren arrisku-faktoreak eraldatuz. Alde horretatik, Kardiologia Zerbitzuan herritar guztien bizialdia eta bizi-kalitatea hobetzen ahalegintzen gara.


Presbicia eta Laser Excimer Osasun Ikasgelako gaiak

Aramendia Doktorea izango da Osasun Ikasgelaren hizlaria apirilaren 19an 19,30etan Andia Kalean dagoen Kutxa Aretoan.

Miopia Laser Excimer teknika erabiliz operatzen da, duela 17 urte baino lehenagotik. Gaur egun, teknika hau ondo sendotuta dago, segurua da, eta hipermetropia eta astigmatismo kasuetan ere aplikatzen da.

Pertsona batek duen miopia, hipermetropia edo astigmatismoa opera daitekeen jakiteko, ezinbestekoa da behar bezalako azterketa egitea; horrela, bere kasua Laser kirurgia erabiltzeko egokia den edo bestelako kirurgia mota bat erabili behar den jakingo da.

Egun, 55 urte baino gehiago eta presbizia izanik, betaurrekoak dituzten pertsonek, begi-barneko lente multifokal modernoak erabil ditzakete, eta doiketa bat egin dezakete Laser Excimer bitartez, gertutik eta urrutitik ondo ikusi ahal izateko.

 


Erreduren Zainketeei buruzko Osasun Gela

José Manuel Santos eta Javier Legorburu Poliklinika Gipuzkoako Kirurgia Plastikoa, Erreparatzailea eta Estetikoaren Zerbitzuaren Doktoreak martxoaren 15ean erreduren zainketeei buruzko Osasun Ikaskela antolatu dute Andia kalean dagoen Kutxako Aretoan 19,30etan. Sarrera dohainik da.
Larruazala da giza gorputzak kanpoen duen organoa, kanpoko munduarekin kontaktuan dagoena. Larruazalak babestu egiten gaitu, gorputz guztia bilduz eta erabateko mugak jarriz. Horregatik, hain zuzen, inork ere ez du zalantzan jartzen larruazalak duen garrantzia, zaindu eta lesioetatik babestu beharra, ondo dagoenean egokiro artatu beharra.

Osasun Ikasgela honetan, beroak larruazalean izan dezakeen eraginaz jardungo dugu, bero horren indarra eta iraupena erredurak sortzerainokoa izan daitekeenean, batik bat. Lehenengo, errepaso bat emango diogu larruazalari, bere osagaiak eta funtzioak aztertuz. Gero, larruazalari erredurekin egiten diogun ia etengabeko eraso horretaz arituko gara: nolako erredurak dauden, zer-nolako mekanismoak dituzten, beren mailak eta hedapena, etab. Eta azkenik, modu sakonxeago batean, erredurak tratatzeko moduez jardungo dugu.

Erredura gehien-gehienak istripuz egindako lesioak dira. Ustekabean edo nola jokatu ez jakiteagatik egindakoak. Lehen laguntza ematea, hezkuntza-helburu bat da osasunean. Osasun Ikasgela honetan erreduren eguneroko errealitateaz ohartzera gonbidatu nahi ditugu bertaratzen diren guztiak, ondorio funtzionalak eta/edo estetikoak sortzeko arriskua dute-eta.


Idorreriari buruzko ikuspegi berriak osasun gelan

Martinez Doktorea izango da Osasun Gelaren hizlaria otsailaren 15ean 19,30etan Andia Kalean dagoen Kutxa Aretoan, Andia Kalean.

Idorreria ez da gaixotasun bat, gaixotasun askoren sintoma baizik. Populazioaren portzentaia handi batek du idorreria, % 20k gutxi gorabehera.

Hitzaldi honetan, gaur egun pertsona idorra zer den azalduko dugu. Arazo hau sarriago nork duen aipatuko dugu, eta baita hori zergatik gertatzen den ere. Era berean, idorreriaren zergatia aztertuko dugu, hau da, horren kausak.

Bigarren zatian, idorreria egun nola baloratu eta ikertu behar den aztertuko dugu. Patologia ikertzeko orain ditugun frogei esker, hori hobeto azter dezakegu, eta beraz, kasu bakoitzerako tratamendua hobeki bideratu.

Azkenik, gaur egun erabiltzen ditugun tratamenduak argituko ditugu; osasun- eta dieta- neurriak lehenbizi; ondoren botika eta errehabilitazioa; eta amaitzeko, idorreria-ebakuntzak.