Policlínica Gipuzkoak bizkarrezurraren kirurgia endoskopikoko zerbitzua dauka, gerriko hernia diskalaren eta kanal-estenosiaren kirurgiarako aproposa.

Kalkulatzen dugu biztanleek bizkarrean jasaten dituzten 10 arazoetatik 9 hernia diskalek eragindakoak direla. Hernia diskala endekatze-prozesu oso arrunta da, eta 25 urtetik aurrerako zahartzearen ondoriozkoa da, orno arteko diskoa lehortzen doalako eta elastikotasuna galtzen duelako.

Bizkarrezurraren kirurgia endoskopikoan, 15 mm inguruko ebakidura txiki bat egin eta tamaina horretako kanula bat jartzen da, eta horren barruan, optika bat sartzen da, kirurgialari aukera ematen diona lan-eremua zabaltzeko eta handiagotzeko. Horrela, ez dira disekzio handiak egin behar gaixoaren bizkarrezurrean sartzeko. Teknika horrek kirurgia irekiaren printzipio berdinak aplikatzen ditu, baina gaixoaren egiturei kalte txikiagoa egiten die..

https://www.youtube.com/watch?v=9UjlWj9rL-s

Odolik gabeko kirurgiaren abantailak

Kirurgia endoskopikoak zenbait abantaila ditu ohiko kirurgiarekin alderatuta: gaixoaren ehunei kalte txikiagoa egiten die, kirurgiaren ostean arazoak edukitzeko arriskua eta ebakuntza osteko mina gutxitzen ditu eta suspertze azkarragoa ahalbidetzen du.

Ebakuntzak 45 minutu irauten ditu maila bakoitzean. Ohikoena da gaixoa ebakuntza egin eta ordu gutxira gelara igotzea, eta hurrengo egunean ospitaleko alta ematea gerriko bat jarrita, bizitza guztiz normala egin dezan.

Lekukotasunak

Ezagut itzazu teknika honen bidez operatuak izan diren gaixoen lekukotasun batzuk.

https://www.youtube.com/watch?v=oovu4siL6ug

https://www.youtube.com/watch?v=va1bNQ4w_Ns