Ana Arena: “Zurrungak bizi-funtzioei eragin diezaieke”

Pneumologiako Europar Elkartearen ikerlan baten arabera, SAOSa (loa eragozten duen apnearen sindromea) duten Europako bost milioi biztanlek gidatzen ari diren bitartean lo geratzeko arriskua dute. “SAHSak (loaren apnea-hipopnearen sindromea) bizi-funtzioei eragiten die eta oso modu larrian gainera. Nahasmendu depresiboak, suminkortasuna, narriadura intelektuala, oroimena galtzea, arteria-hipertentsioa (HTA), biriketako hipertentsioa, bihotzeko patologiak (arritmiak, kardiopatiak) edo goizeko buruko mina eragitera irits daiteke”, adierazi du Ana Arena Poliklinika Gipuzkoako neurofisiologoak. “Gizonezkoen erdiek eta menopausiatik aurrera emakumezkoen erdiek zurrunga egiten dute. Loarekin lotutako fenomenorik arruntena da”, azaldu du Ana Arenak.


Poliklinika Gipuzkoa, sialoendoskopiaren teknika aplikatzen duen Euskadiko lehen osasun-zentro pribatua

Carlos Saga eta Xabier Altunaren otorrinolaringologia-zerbitzua sialoendoskopiaren teknika erabiltzen hasi da kalibre milimetrikoak dituzten optikak erabiliz, listu-guruinen patologia aztertu eta tratatu ahal izateko. Azken hilabetean, lau pertsonekin erabili dute teknika hau, haietako bat Logroñotik etorri zen eta beste bat, 12 urteko neska , Cadizeko probintziatik. Kirurgia konplexuak dira teknikaren ikuspuntutik, prestakuntza-prozesu luzea eta material oso espezifiko eta delikatuak behar baitira.


SD Eibar da Euskadin zango-babes pertsonalizatuak dituen lehen taldea

Podoactiva zerbitzuaren eskutik Policlínica Gipuzkoak 3D eskaner batekin egindako zango-babes pertsonalizatuak helarazi dizkie SD Eibar taldeko jokalariei. Hala, igande honetan, Ipuruan arratsaldeko lauetan (16:00) Valentziaren aurkako partidan, Eibar taldea izango da Podoactiva Elite Protection zango-babes pertsonalizatuak estreinatuko dituen lehen euskal taldea. Lehen Mailan dagoeneko Betis, Atletico de Madrid eta Real Madrid taldeek eskularruaren moduan egokitzen diren zango-babes horiek dituzte.


Susana Gonzalez, psikologoa: “Atleta ona izatea ez da soilik sasoi fisikoaren araberakoa, alderdi psikologikoak ere funtsezkoak baitira probetan arrakasta edukitzeko”

“Entrenamenduetako eta probetako errendimendua hobe daiteke ondo planifikatutako eta kirol-psikologo batek ebaluatutako entrenamendu psikologiko bat edukiz gero”, azaldu du Susana Gonzalezek, Poliklinika Gipuzkoako psikologoak. “Kirol-ekitaldi horiek sortzen duten antsietatea eta estresa kontrolatzeak, kontzentratzeko gai izateak, norberarenganako konfiantzak eta motibazioak erresistentzia-gaitasuna handitzen dute, eta lasterketan gerta daitezkeen zailtasunei hobeto aurre egiten lagundu. Gaitasun horiek abantaila bat dira emozioei gehiago jarraitzen dieten beste atleta batzuen aldean”, argitzen du Susana Gonzalezek. Egiaztatuta dago ondo planifikatutako eta kirol-psikologo batek ebaluatutako entrenamendu psikologiko bat eramateak entrenamenduetako eta probetako errendimendua hobetzen lagun dezakeela.


Los cirujanos estéticos de Policlínica Gipuzkoa José M. Del Amo y Olatz Arcelay

“Kirurgia estetikoan teknikarik sinpleenak eskatzen dira gero eta gehiago, emaitza naturalagoak dituztelako”

Datorren azaroaren 24ko Osasun Ikasgelan, Jose Mª Del Amo eta Olatz Alcelay Poliklinika Gipuzkoako kirurgialari plastikoek gaztetzeko teknikarik berrienak azalduko dituzte, kirurgiarekin zein kirurgiarik gabekoak. Azken urteotan, toxina botulinikoa txertatzea edo betegarriak bezalako teknikak hedatuz joan dira. Kontsultara doazen pertsona gehienak 35 eta 50 urte arteko emakumeak dira.


Hazte un chequeo deportivo para la Behobia

Behobia – Donostia 2015: Atletismoaren festa herrikoiarekin gozatu baldintza fisiko onean

Kirol-azterketak egin dituzten korrikalariak gehien kezkatzen dituena da jakitea proba egiteko baldintza fisiko onean dauden lokomozioaren eta bihotz eta arnasaren ikuspuntutik. Eta, gero, jakitea zer karrera-erritmo mantendu behar duten. Behobia prestatzeko prozesuan patologiak jasan dituzten gaixoak ikusi ditugu, besteak beste oin-zolako fasziitisa, tibia-perostitisa, zinta aren intsertzioan mina eta oin-zolako kuxina, eta horiek guztiak oin-zolako ortesiaren bidez tratatu ahal izan ditugu. Oso pozik gaude gugan fio diren korrikalari horiei guztiei lagundu ahal izan diegulako.


Azterketa osatua eta pertsonalizatua bizikletaren zale guztientzat

Poliklinika Gipuzkoak, Podoactivarekin elkarlanean, txirrindulari afizionatuentzako eta profesionalentzako zerbitzu berria aurkezten du. Iraila honetan abiarazi den Txirrindularitzaren Unitate Biomekanikoak (YounextBike) teknologia esklusiboa darabil bizikletaren zaleei azterketa osatua eta pertsonalizatua eskaintzeko.


Susana González, psicóloga de Policlínica Gipuzkoa

Susana González: “Helduengan sintomatologia emozionalagoa ikusten dugu, haurren erantzun konduktualaren aurrean”

Espezialistek sindrometzat jotzen dute gaixotasunek bezala zenbait sintoma biltzen dituelako, baina Osasunaren Mundu Erakundeak ez du gaixotasun moduan aitortzen, eta oporren osteko depresioa ez dago jasota nazioarteko sailkapenean.Ahal den neurrian, pixkanaka lanean hastea komeni da: zeregin atsegingarrienak edo errazenak egitea, etxerako lanik ez eramatea, zortzi ordu inguru lo egitea, ordutegi erregularrak mantentzea, ariketa fisikoa egitea, jarrera positiboa edukitzea eta denbora librea aprobetxatzea. Randstad-ek egindako azterketa baten arabera, langileen % 57 inguruk aitortzen du oporren osteko sindromearen sintomak dituela.


Sara Martínez: “Gero eta alergia gehiago daude, eta elikaduraren ondoriozkoak dira gehien kezkatzen dutenak”

Gero eta alergia gehiago daude, eta 10 urte baino gutxiagoan biztanleriaren erdiak gaixotasun hori pairatuko du, normalean kroniko bihurtzen baita haurtzaroan agertzen denetik; adinez nagusia izatean ere ager daitezke dena dela. Elikaduraren ondoriozko alergiak areagotu dira batik bat, eta kezkagarria da haurren kasuan bereziki, azken urteetan % 100 baino gehiago igo baita. Alergia hori maiz ematen da udan, hain zuzen ere elikatzeko ohikeria aldatzen dugulako garai horretan.


Mercedes Zabaleta: “Eguzkitako betaurrekoak udan ez dira apaingarri hutsa”

Eskuoihala, hamaka, eguzkitako krema, eta… eguzkitako betaurrekoak; izan ere, osagarri hutsa bailitzan saltzen dira, baita modako osagarri moduan ere, baina ez gara ohartzen eguzkitako betaurrekoak oso garrantzitsuak direla gure begien osasunerako. Mercedes Zabaleta doktorea, Poliklinika Gipuzkoako oftalmologoa, oso zorrotza da gai horretan: “Eguzkitako betaurrekoak udan ez dira apaingarri hutsa”, eta eguzkiaren arriskuak azaltzen ditu:

“Gehiegizko esposizioa baldin badago, esaterako hondartzan babesik jabe jartzea itsasora edo hareara begira, keratokonjutivitis aktinikoa gerta daiteke; kornearen asaldura bat da, erradiazioa zona horretan geratzen delako, eta ordu gutxira min izugarria eragiten du”

Konjuntibitisa da udan gehien errepikatzen den patologia; larrialdietako kasuak % 50 igo dira.

Ezinbestekoa da babestea, eguzkiaren gehiegizko esposizioak patologia ugari eragin ditzakeelako begietan. Bizi-itxaropena handiagoa da, eta erradiazioaren espektroa ere areagotzen doa urteetan zehar, eta patologiak eragin ditzake, bai kristalinoan bai erretinan, endekapen makularra esaterako. Eta pterigion izeneko patologia bat ere badago, kornearantz hazten den begiaren azaleko ehundura. Patologiaren hasieran dauden gaixoei esaten diegu betaurrekoak maiz erabil ditzatela, gehiagora joan ez dadin” azaldu du Zabaleta doktoreak.

 

Betaurrekoak bi sorbatzeko arma bat dira homologatuta ez baldin badaude.

 Eguzkitako betaurrekoak ezinbestekoak dira udan, baina ondo aukeratu behar dira, haien betekizuna ez dadin arazo bihurtu. Optikoak adituak dira, eta bezeroari aholkuak ematen dizkiote beti, baina gaixoak beti ziurtatu behar du eguzkitako betaurrekoak Europako Ekonomiaren Erkidegoak homologatuta daudela, eta haren logotipoa daramatela” zehaztu du espezialistak. Gainera, kolore ezberdinetako betaurrekoak daude lortu nahi den babesaren arabera. Adibidez, laranja eta gorri kolorekoek kontrasteak areagotzen dituzte, eta, beraz, goi-mendirako edo ur-kiroletarako erabiltzen dira.

“Erradiazioa ez delako soilik sartzen dena, baita islatzen duena ere”

 

Eguzkitako betaurrekoak haurrengan

 Ez dira maiz ikusten adin txikikoak eguzkitako betaurrekoekin itsasertzean edo gurasoekin paseoan; eta aldatu beharrekoa da hori. “Eguzkitako betaurrekoak haurrengan ezinbestekoak dira, arrazoi hauengatik: fotofobia handiagoa daukate, erretina ez hain garatua eta askoz ere gardenagoa daukate, eta argi gehiago sartzen zaie begietan; horrenbestez, babesgabetasun handiagoa daukate. Gainera, betaurrekoekin askoz ere erosoago joaten dira, begiak behartu beharrik gabe”, amaitu du esanaz Zabaleta doktoreak.