Antsietate-krisia-ri buruzko hitzaldia

Apirilaren 17a 19,30etan, Michel eta D´Amato doktoreak antsietate-krisia-ri buruzko hitzaldia botako dute donostiako Andia Kalean dagoen Kutxa aretoan.

Herstura-atakea edo larritasun-krisia nahiko maiz agertzen den patologia akutua da; izan ere pertsonen % 11ri erasaten baitiote angustia gertakari horiek. Gorputz guztiak jasandako ekaitzaren moduan agertzen da.

Gipuzkoako Poliklinikaren Osasun-aretoko hitzaldi honetan, Begoña Michel dk. psikiatrak eta Ana Mª D’Amato psikoanalistak patologia honi buruz hitz egingo dute, horren sintomatologia, koadroak dituen adierazteko moduak eta tratamendu posibleak jorratuz.

Angustia edo larritasun-krisia asko agertzen denez eta patologia honek hedapen handia duenez komunikabideetan, patologia honekiko interesa areagotzen ari da.

Horrela, herstura-atakeekin zerikusia duten hainbat alderdiren gainean arituko dira hitzaldian, esaterako, larrialdi-egoera, eskainitako arreta, beste espezialista batengana joatea edo diagnostikoaren betetze-maila bezalakoen inguruan, besteak beste.


Egindako ikasgelak 2017

Egindako ikasgelak 2016

Egindako ikasgelak 2015

Egindako ikasgelak 2014