Bi mediku adituk, gaur egun Covid-ari dakizkigun zehaztasunak aurkeztuko dituzte hurrengo Osasun Ikasgelan

  • Idania de los Santos neumologoak eta Iñaki Ayesa Larrialdien Nagusiak, Policlínica Gipuzkoa-koak, gaur egun arte Covid-ari buruz lortu den informazioari buruz hitz egingo dute.
  • Lekua hartu dezakezu 943 00 27 59 zenbakira deituz 9:30etatik 13:00etara, edo email bidez, comunicacion.gpk@quironsalud.es helbidera izen-abizenak, NANa eta teléfono zenbakia emanez.
  • Ekitaldia jarrai ezazu esteka honetan klikatuz:

Ostegun honetan, Osasun Gela. Covid-ari buruz gaur egun dakiguna

Duela 9 hilabete pandemia deklaratu zuten mundu osoan, eta, data horietan, milioi bat pertsona baino gehiago hil dira birus horren ondorioz.
Baina, Covid-ari buruz gaur egun dakiguna. Zer testek funtzionatzen dute diagnostikatzeko eta nola eskura ditzakegu?

Larrialdi Zerbitzuko buruak, Iñaki Ayesa doktorea eta Idania de los Santos doktoreak, Policlínica Gipuzkoako Neumologia Zerbitzukoa, gaixotasunari buruz orain arte dakigun guztia azalduko digute ostegun honetan, 17, 19:00etan, Aquariumean. Zantzuak eta sintomak, eta nola egin den aurrera tratamenduan. Zer arreta-neurrik funtzionatzen duten eta nola saiatu behar dugun gaixotasuna prebenitzen. Era berean, Covid jasan ondoren zer tratamendu mota jaso ditzakegun azalduko dute.

Erreserbatu tokia Aquariumean 943 00 27 59 telefonora deituz A-O  9: 00etatik 13: 00etara edo emailez: comunicacion.gpk@quironsalud.es , zure izen-abizenak, NANa eta telefono-zenbakia adierazita.

Online ikusi nahi baduzu, eskaneatu kode hau eta parte hartu zure galderekin solasaldian Donostiako Aquariumeko Youtube kanalaren bidez:


Gainera, hurrengo egunean, Youtubeko Policlínica Gipuzkoa eta Quirónsalud kanaletan aurkituko duzu.


Aitor Francesenari ebakuntza arrakastatsua egin diote Policlínica Gipuzkoan

Aitor Francesenari ebakuntza arrakastatsua egin diote Policlínica Gipuzkoan

Aitor Francesena surflari eta Basque Teameko enbaxadoreari belaun ebakuntza egin dio gaur goizean Adrian Cuellar doktoreak. Ebakuntza azkarra eta arrakastatsua izan da, eta pazientea oso pozik sentitu da.

Francesena, 8:00ak inguru sartu zen Policlínica Gipizkoako instalazioetara, eta bere sareetan 2020an borrokan jarraitzeko dituen gogoak partekatu zituen, koronabirusa gainditu ondoren. Eskertzen zuen, baita ere, Adrián Cuellar doktorearen esku egotea operazio honetarako. “Gallo”-k, eguerdian aterako da ospitaletik eta errehabilitazio prozesua hasiko du, olatuen gainean lehenbailehen ibili ahal izateko.