10-tik 9 kasutan biztanleriak jasaten dituen bizkar arazoak disko-herniaren ondoriozkoak dira

Traumatologiari buruzko Osasun Ikasgela, bizkarrezurreko kirurgia endoskopikoan espezialista den Alberto Marqués doktorearekin

Asteazken honetan, maiatzak 20, Alberto Marqués, Policlínica Gipuzkoako traumatologoak, “BIZITZA ALDATUKO DIZUTEN KIRURGIA AURRERAPENAK. Disko-hernia eta gerri-kanaleko estenosia tratatzeko ebakuntza ez-erasokorra bizkarrezur endoskopiaren bitartez ” hitzaldia emango du Osasun Ikasgelen zikloan. Hitzaldia Andia kaleko Kutxa Aretoan izango da arratsaldeko 19:30-etan, doako sarrerarekin lekua bete arte.

Biztanleriak jasaten dituen bizkarreko 10 arazotik 9 disko-herniaren ondoriozkoak direla uste da. Kalkulatzen da Espainian urtero ornoarteko diskoaren patologiari eta bereziki gerri ornoetako patologiari loturiko 20.000 ebakuntza egiten direla. Zahartzearekin lotutako endekapenezko prozesua da eta 25 urteetatik aurrera hasten da, orno diskoa lehortzen eta elastikotasuna galtzen hasten baita. Estatistikak okerragotzen dira pertsona erretzaile, obesitatea dutenen eta sedentarioen kasuan.

Alberto Marqués doktorea, estatu mailan, bizkarrezurreko kirurgia endoskopikoa, ohiko teknikak baino askoz erasorkortasun txikiagoko teknika, menderatzen duen mediku gutxienetariko bat da. Kirurgia endoskopikoak tratatzen dituen bizkarrezurreko patologiarik ohikoenak disko-hernia eta kanaleko estenosiaren ebakuntza dira.

Ebakuntza ez-erasokorra-ren abantailak

“Kirurgia endoskopikoak ohiko kirurgiarekin alderatuz eskaintzen dituen abantailen laburpen bat hau liteke: pazientearen ehunei eragindako kaltea txikitzen da, kirurgia ondoko konplikazioak egoteko arriskua eta kirurgia ondoko mina murrizten dira eta errekuperazio funtzional azkarrago bat lortzen da” adierazi du Alberto Marqués doktoreak, bizkarrezurreko kirurgia endoskopikoan espezialistak.

Kirurgia mota honetan 15 milimetroko ebaki bat egiten da azalean eta hortik telebista-kamera bat sartzen da lana egin beharreko egiturak handiago ikus daitezen, hezur-muina eta hanketara doazen nerbioak aurkitu eta horrela horiek kaltetzen dituzten kausak ezabatu eta pazienteen patologia mingarriak sendatzeko.

Ebakuntzaren iraupena nibeleko 45 minutukoa izaten da, ohikoena pazientea ebakuntza egin eta ordu gutxira plantara igotzea da; hurrengo egunean ospitale-alta jasotzen du eta gerriko faxa bat ematen zaio bizitza ia erabat normala egiten hasi dadin.