Iraia, Obesitate Kirurgiako Unitatearen pazientearen esperientzia

Iraia Santa Cruz Torres, Policlínica Gipuzkoako Obesitate Kirurgiako Unitatearen gaixo gaztea da, eta zehazki, José Luis Elósegui eta Javier Murgoitio kirurgia orokorreko eta digestio-aparatukoaren sendagileena. Haren prozesua azaldu du “beti izan ditut arazoak pisuarekin, txikia nintzenetik. Baina 15 urtera iritsi nintzenean, 100 kilo pisatzen nituen ia, eta serio hartzen hasi nintzen”, ziurtatzen du Iraiak.

Dieta eta pisua jaisteko saiakera asko egin ondoren, Iraiak espezialisten eskuetan jartzea erabaki zuen. “Lehenik, nire kasua ebaluatu nahi izan zuten, eta ni nolakoa nintzen ikusi, erabaki azkarra ez hartzeko. Nire alde zeuden, baina nolabaiteko ahalegina egiten nuela ikusi nahi zuten, argaltzea eta benetako jarrera-aldaketa izatea nahi zuten”.

Ebakuntza horrenbeste jatera eramaten zaituen gose hori ekiditeko modu bat da, baina burua ere aldatu behar duzu. Eta ez egitea pisu gehiago edo gutxiago izateagatik, osasunarengatik baizik. Bizitzan garrantzitsuena osasuntsu egotea da, buruz eta gorputzez. Ebakuntza honi esker, zailtasunak dituen jendeak lor dezake

Policlínica Gipuzkoak diziplina anitzeko unitatea dauka, digestioarekin eta obesitatearen arazoak dituzten pertsonak artatzeko. Espezialista desberdinen talde-lanari esker, digestio-aparatuko gaitz guztiei osoko arreta eman ahal zaie eraginkortasunez. Gainera, dietetika eta nutrizioko espezialistak ere baditu, laguntzarako psikologo bat pazienteekin egoteko eta Javier Murgoitio, José María Enriquez-Navascués eta José Luis Elósegui kirurgialari adituez osatutako talde entzutetsua, odolik gabeko ebakuntza-teknikarik berritzaileak aplikatzen dituenak: “Sleeve” gastrikoa, heste-jeiuno desbiazioa (hurbileko hesteetako by-passa) eta urruneko heste-jeiuno desbiderapena.

Sabelean odolik gabeko kirurgia egiteak morbilitatea murrizten laguntzen du, orban handiak ekiditen ditu, suspertzeko denbora laburtzen du eta ebakuntza ondoko mina arindu.