Poliklinika Gipuzkoak Afrikako Zainketa Aringarriei buruzko dokumentalaren aurrestreinaldia hartuko du

Alfredo Torrescalles zuzendari donostiarrak “Mas allá de la colina y la selva” dokumentalaren aurrestreinaldia egingo du Poliklinika Gipuzkoaren Ateneoan, datorren asteazkenean (abuztuak 20), 19:00etan. Filmaren helburua da Afrikan zainketa aringarrien garapenak izan duen garrantzia nabarmentzea. Filmazioa Kamerunen egin zen, eta bizi-etapa horretako gaitzak kontatzen dituzten bi gaixoen lekukotzak jasotzen ditu.

Cartel Pre-estreno Más allá de la colina y la Selva
Cartel Pre-estreno Más allá de la colina y la Selva

 

Alfredo Torrescalles zuzendari donostiarrak “Mas allá de la colina y la selva” dokumentalaren aurrestreinaldia egingo du Poliklinika Gipuzkoaren Ateneoan, datorren asteazkenean (abuztuak 20), 19:00etan. Zuzendari donostiarrak FASCINA PRODUCCIONES haren ekoizpen-etxearen (www.fascinapro.com) bitartez ekoiztu eta zuzendu du dokumental hau. 55 minutu irauten ditu, eta Afrikako Zainketa Aringarrien errealitatea kontatzen du. Kasu honetan, filmazioa Kamerunen egin zen.

Filmaren helburu nagusia da munduko eskualde horretan zainketa aringarriak garatzeak duen garrantziari eta garapen hori baldintzatzen duten erronkei eta berezitasunei ikuspegi osatua ematea.

Wilson Astudillo doktorea eta Ana Gutierrez doktore eta misiolaria izan dira proiektuaren mediku-zuzendariak.Horrez gain, Afrikako osasun-baldintzak hobetzeko xedea duten hainbat erakundek ere parte hartu dute.
Dokumentala hainbat parte-hartzetan egituratuta dago, eta horietako bakoitzak errealitate honi lotutako begirada eta sentsibilitate desberdinak ekartzen ditu. Horrela, bizitzaren amaieran arreta integrala eskaintzeko kontuan izan behar diren alderdiak jorratzen dira. Ildo nagusia bi gaixok osatzen dute, eta dokumentalak haien gaitzei jarraipena egiten die zenbait hilabetez.

Gaiak, pertsonak eta erakundeak zintzotasunez eta gardentasunez eta ahalik eta errespetu handienarekin landuta daude. Izan ere, helburua da han gertatzen dena modu sinesgarrian islatzea. Ideia da ikusleari informazioa ematea eta hura izan dadila dagozkion ondorioak ateratzen dituena.

Emanaldiaren ondoren, ordu-erdiko solasaldi bat irekiko da proiektuaren arduradunekin. Horien artean, mediku-zuzendariez eta zuzendari zinematografikoaz gain, proiektuan parte hartu duten Jesusen Bihotzaren Mirabeetako misiolarietako bi egongo dira.
Aurreikusi da egun horietan aurrestreinaldia egitea ere Salamancan, Burgosen eta Santanderren, Mugarik gabeko Zainketa Aringarriak Fundazioaren bitartez, horren zuzendari den Wilson Astudilloren eskutik.

Eskualde honetako aurrestreinaldirako Poliklinika Gipuzkoa aukeratuz, proiektuaren zuzendariek zentroari Afrikako beharren gainean erakutsitako lankidetza eta elkartasuna aitortzen dizkiote


Lo más visitado

Egindako ikasgelak 2017

Egindako ikasgelak 2016

Egindako ikasgelak 2015

Egindako ikasgelak 2014