Idorreriari buruzko ikuspegi berriak osasun gelan

Martinez Doktorea izango da Osasun Gelaren hizlaria otsailaren 15ean 19,30etan Andia Kalean dagoen Kutxa Aretoan, Andia Kalean.

Idorreria ez da gaixotasun bat, gaixotasun askoren sintoma baizik. Populazioaren portzentaia handi batek du idorreria, % 20k gutxi gorabehera.

Hitzaldi honetan, gaur egun pertsona idorra zer den azalduko dugu. Arazo hau sarriago nork duen aipatuko dugu, eta baita hori zergatik gertatzen den ere. Era berean, idorreriaren zergatia aztertuko dugu, hau da, horren kausak.

Bigarren zatian, idorreria egun nola baloratu eta ikertu behar den aztertuko dugu. Patologia ikertzeko orain ditugun frogei esker, hori hobeto azter dezakegu, eta beraz, kasu bakoitzerako tratamendua hobeki bideratu.

Azkenik, gaur egun erabiltzen ditugun tratamenduak argituko ditugu; osasun- eta dieta- neurriak lehenbizi; ondoren botika eta errehabilitazioa; eta amaitzeko, idorreria-ebakuntzak.