Gipuzkoarren %25ak ikusmen nekatua du

Presbiziarako kirurgia gaur egun “azkarra, minik gabekoa eta segurua. Gainera behin betiko emaitzak eskaintzen ditu.”

Ernique Aramendia eta Mercedes Zabaleta doktoreek, Poliklinika Gipuzkoako Oftalmologiako Zerbitzukoek, presbizia edo ikusmen nekatuari buruzko hitzaldia eskaini zuten, Poliklinika Gipuzkoak eta Kutxak antolatutako Osasun Ikasgelen barruan. Mediku hauen esanetan, presbiziako kirurgia "azkarra, minik gabekoa eta oso segurua da. Gainera behin betiko emaitzak eskaintzen ditu".