Poliklinikado Ginecologia Zerbitzuko espezialistek atentzio integrala eta pertsonalizatua eskaintzen diote paziente bakoitzari nerabezaroan, menopausian, haurdunaldian, minbizi genitala edo bularretakoa garaiz diagnostikatzerakoan eta abar. Horretarako klinika honek abangoardiako baliabide teknikoak ditu hainbat alorretan: atentzio obstetrizikoan, ama-heziketan…Halaber, gizonezkoen zein emakumezkoen antzutasun kasuetarako laguntza bidezko ugalketarako teknikarik modernoenak ditu.
Haurdun dagoen emakumearen jarraipen ginekologiko osoa eta etengabea eskaintzen dugu, bai eta erditu ondoren ere. Esperientzia handiko emagin, ginekologo, anestesista (gure pazienteek anestesia epiduralaren efektu atseginak goraipatzen dituzte) eta neonatologoak ditugu gure taldean.