Edurne Pasaban zoriontsu haren lehenengo semearen jaiotzarekin, Policlinica Gipuzkoan

Asteazkenean (apirilak 26), 15:29an, Policlínica Gipuzkoan jaio zen Edurne Pasabanen lehenengo semea: Max Correia.

Pasadan asteazkenean (apirilak 26) Edurne Pasabanek umea izan zuen; Max txikiak 4.130 kilo pisatu eta 54 zentimetro neurtu zituen. Alpinista ezagunak aitortu zuen “oso ume desiratua” izan dela, eta eskerrak eman zizkien Policlínica Gipuzkoako profesional-taldeari eta Klinika Zuatzuko ginekologoei une oro emandako laguntza eta arretarengatik.

Txikia zein ama ezin hobeto daude, eta, atzo, maiatzaren 1ean, alta eman zieten ospitalean.

Ospitaletik irtetean Edurne Pasabanek baieztatu zuen hilabete batzuk lasai pasako dituela haurrarekin, baina irailerako jada finkatuta duela eskalada bat Islandian, eta semearekin joatea espero duela.

Zorionak familia!