Perez de Ayala, mÈdico, en PoliclÌnica Gipuzkoa.
San Sebasti·n 25 09 07
Pais Vasco Gipuzkoa
Foto; Justy GarcÌa Koch

“Behobian kontuan hartu beharreko faktore garrantzitsuenetako bat hidratazioa da”

“Kirol-azterketa bat egin duten korrikalarien kezkarik handiena lokomozioaren eta bihotzaren eta arnasaren aldetik proba egiteko baldintza fisiko onean dauden jakitea da. Eta, gero, zer erritmo eramatea komeni zaien jakitea”, ziurtatu du Enrique Pérez de Ayala Policlínica Gipuzkoako Kirol Medikuntzako Zerbitzu-buruak.

Haren partaidetza altuari eta historiari erreparatzen badiegu, lasterketen erregina da Behobia-Donostia. Eta lasterketarako hamar egun falta direla, korrikalariak azkeneko entrenamenduetan dabiltza, lasterketara ahalik eta baldintza onenetan iristeko. Policlínica Gipuzkoako Kirol Medikuntzako zerbitzu-buruak, Enrique Perez de Ayalak, azaroaren 12an Behobia egingo duten korrikalari guztiei jarraibide hauek eman dizkie: “Lehenengo aldia bada, 15-18 kilometrotan zehar mantenduko duzula ziur zauden erritmoan atera; aldiz, denbora asko badaramazu karrera herrikoi hau egiten eta haren karrera-erritmoa ezagutzen baduzu, garrantzitsuena azken 5 km-rako indarrak erreserbatzea da”.

Erritmoa kontrolatzea oinarrizko baldintzetako bat da lasterketa on bat egiteko, baina badira gure errendimenduan asko eragiten duten kanpo-faktoreak ere, horietako bat da eguraldia”, ziurtatu du Enrique Pérez de Ayalak.

“Behobia bezalako lasterketetan kontuan hartu beharreko faktore garrantzitsuenetako bat hidratazioa da. Muskulu-uzkurduraren mekanismoak beroa produzitzen du. Ariketaren intentsitatea zenbat eta handiagoa izan bero gehiago produzitzen da —dio kirol-medikuak—, orduko hamabi kilometroko lasterketa batean (5 min. /km.) organismoak askatzen duen beroa 15 kcal. /minutu ingurukoa da. Gorputz-tenperaturak fisiologikoki lor daitezkeen gehienezko 40-41 graduak baino askoz ere balio handiagoak lortuko lituzke denbora oso laburrean tenperatura erregulatzeko mekanismoek esku hartuko ez balute” azaldu du.

Halaber, Enrique Perez de Ayalak zenbait edari iradokitzen ditu izerdiarekin galtzen duguna arintzeko, “kirolariak orduko 250 mililitro inguru izerdi gehiago sortzen du giro beroan entrenatu badu hilabetez behintzat.  Horrenbestez, egoera berezietan salbu, ariketa fisikoaren ondorioz likido gehiago galtzen dira gatz mineralak baino. Edari idealak gatz mineral eta azukre kopuru orekatuak eduki behar ditu. Hotz egiten duenean, glukosaren edo antzeko baten kontzentrazio egokia 40 –50 gramo/litrokoa da, eta bero egiten duenean, 20-25 gramo/litrora jaitsi daiteke” azaldu du. 

Enrique Perez de Ayalak dio lasterketaren aurretik bere kontsultatik pasa diren korrikalariei gehien kezkatzen diena “proba egiteko baldintza onean dauden jakitea dela, lokomozioaren eta bihotz eta arnasaren ikuspuntutik. Eta, gero, jakitea zer karrera-erritmo mantendu behar duten. Kirola egiteko arrisku-faktoreak zaindu behar dira, horien artean gehiegizko pisua eta odoleko lipidoen areagotzea, eta behintzat urtean behin edo bi urtero azterketa mediko bat egin behar da esfortzu-probarekin” gomendatu du espezialistak.

Lasterketaren aurreko egunetan maiz ematen diren lesioei dagokionez, “orkatila-bihurdurak oso ohikoak dira, eta horregatik indartzeko ariketak egitea komenigarria litzateke; elongazioko zuntz-haustura edo distentsioaren kasuan, muskuluak ondo berotzea gomendatzen da, batez ere lasterketa baino lehen; tendinitisak eta oin-zolako fasziitisa ere oso ohikoak dira, eta, horretarako, oin-azpiak erlaxatzeko luzaketak oso eraginkorrak dira; eta, azkenik, urratuen ondoriozko babak eta urradurak dira Behobiako atleten laugarren koska, eta kasu horretan gomendiorik onena baselina ematea eta erabiltzen den materiala zaintzea da” amaitu du esanez Enrique Pérez de Ayalak.//


Lo más visitado

Egindako ikasgelak 2017

Egindako ikasgelak 2016

Egindako ikasgelak 2015

Egindako ikasgelak 2014