Apollo, obesitatea tratatzeko teknika berria, inolako ebakirik gabe eta emaitza oso onekin

Ostegunean, azaroak 9, 19:30ean Donostiako Aquariumeko Ekitaldi Aretoan doan izango da osasun ikasgela “Obesitatea: Zure bizitza lehen eta orain. Hau da hau bizi! Ezagutu ezazu Apollo, ebakirik gabeko teknika berria”, aretoko edukiera bete arte utziko zaio jendeari sartzen eta Teresa Serrano endokrinologoak eta Francisco Zozaya eta Juan Ignacio Arenas digestio aparatuko espezialistek emango dute.

Datorren ostegunean, azaroak 9, 19:30ean Donostiako Aquariumeko Ekitaldi Aretoan doan izango da osasun ikasgela “Obesitatea: Zure bizitza lehen eta orain. Hau da hau bizi! Ezagutu ezazu Apollo, ebakirik gabeko teknika berria”, aretoko edukiera bete arte utziko zaio jendeari sartzen eta Teresa Serrano endokrinologoak eta digestio aparatuko Francisco Zozaya eta Juan Ignacio Arenas espezialistek emango dute.

Espezialistek azalpenak emango dituzte obesitatearen aurkako tratamendu berritzaileenei buruz: zein diren, nolakoak diren, eta horien artean berriena aurkeztuko dute, hots, obesitatea ebakirik gabe tratatzeko Apollo teknika. Era berean, azalduko dute zer abantaila dituen diziplina anitzeko profesionalekin lantaldean aritzeak, hasi psikologoarekin eta zirujaura arte, digestioko nahiz endokrinologiako espezialistez gain. Horrela, emaitza hobeak lortzen dira pazientearentzat.

Galdu pisua eta irabazi osasuna

“Obesitatearen tratamendua geure burua hobeto ikusteari eta kiloak galtzeari lotuta dago, baina osasuna ere hobetzen dugu. Argi dago obesitatea dutenek gaixotasun hauek izateko arrisku handiagoa dutela: 2 motako diabetesa, gaixotasun kardiobaskularren ondorioz hiltzeko arrazoirik nagusienetakoa; minbizi mota zenbait, hala nola, bularretakoa edo kolonekoa; behazunean harriak izateko arrisku handiagoa, artikulazioetako arazoak, arazo psikologikoak, etab.” adierazi du Teresa Serrano Policlínica Gipuzkoa eta Quirónsalud Donostia eguneko ospitaleko endokrinologoak.

“Funtsezkoa da pazientea ongi aukeratzea eta bere ezaugarriak eta beharrak tratamendu bakoitzera egokitzea. Horretarako, gehiegizko pisu mailari begiratzen diogu, historia klinikoari, obesitatearen eboluzio denborari edo pertsonari ariketa egitea gustatzen zaion ala ez kontuan izaten dugu. Giltzarri ugari dago tratamendua indibidualizatzeko eta ahalik eta arrakastarik handiena izateko”, adierazi du Endokrinologian adituak. “Erabakitzen den tratamendua dena delakoa izan arren, oso garrantzitsua da jarduera fisikoa egitea eta ongi elikatzea. Ongi jaten ikastea. Bat egitea beharrezkoa da eta gogoan izan behar dugu obesitatearen tratamendua epe luzerakoa dela” azpimarratu du endokrinologak.

Apollo, ebakirik gabeko tratamendua

“Policlínican obesitatearen tratamendurako teknika berria dugu, Apollo, eta teknika honen bidez urdailaren barrutik josten dugu endoskopia bidez. Urdaila txikitzeko puntuak egiten dira eta horrela pazientea beteta sentitzen da, ez du goserik eta pisua galtzeko baldintzetan egin dezake dieta; hau da teknika honen helburu nagusia”, azaldu du Juan Arenasek, Policlínica Gipuzkoako digestio aparatuko espezialistak.

“Teknika honi esker, egungo teknikekin (dietak, ariketa…) pisua galdu ezin duten pazienteek aukera izango dute, teknika hau laguntza bat gehiago da. Emaitzak ikusi dira, gutxienez bi urteko eboluzioan, pisu asko galdu dute pazienteek, albo ondorio oso gutxi izan dituzte eta oso eraginkorra izan da“, gehitu du Juan Arenasek.

“Abantaila nagusia da, irekigune naturalak erabiltzen ditugula. Sarrerako irekigunea ahoa izango da, ohiko gastroskopia batean bezala. Konplikazio gutxiagoko teknika da, ez baita ebakirik egin behar eta errekuperatzeko denbora laburragoa da, ondorioz. Paziente hauek 24 orduan etxean egoten dira, ia albo ondoriorik gabe. Astebetera bizimodu normala egin dezakete. Pisua galtzeko portzentajeak obesitatearen kirurgiarekin lortzen direnen oso antzekoak dira eta gero mantentzea lortzen da, odolik gabeko tekniketan lortzen ez dena“, dio Francisco Zozayak, digestio aparatuko adituak.